Sarritan, gure mugikorra hilabete batzuk erabili ostean, lehengo egunean bezala ez du funtzionatzen, hau da, motelago dabil eta, hortaz, bere errendimendua jaisten da.
Gaur, KZguneatik gure Android gailuen errendimendua hobetzeko hainbat konponbide erakutsi nahi dizkizugu.
Egoera honetan bazaude, hau da, zure smartphone-a errendimendua jaitsi bada, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen, zure sakeleko telefonoa optimizatzeko App onenak erakutsiko dizkizugulako.

Smartphonea optimizatzeko app onenak
Zure mugikorraren errendimendua hobetu app hauekin
Zure mugikorraren moteltasunak aspertzen zaitu? Aplikazio hauek zure mugikorra bikain ibiltzera lagunduko dizkizute. Ez galdu detailerik:
Clean Master Lite
Aplikazio honek zure mugikorraren errendimendua hobetu dezake. Cache-ko artxiboak, zabor hondakin-artxiboak eta zabor-publizitatea ezabatuko baititu.
RAM Master – Memory Optimizer
Android gailuen memoria optimizadorea da. Bigarren planoan dauden aplikazioak, memoriaren biltegiratzea, zabor-artxiboak eta bateriaren energia optimizatuko ditu. Horrela, zure mugikorra berria irudituko da.
SD Maid – Limpieza del sistema
SD Maid-rekin zure gailu osoa aztertu dezakezu. Artxibo esploratzaile baten laguntzaz, sistemako hondakin-artxiboak, desinstalatutako aplikazioen artxibo zaharrak, edota irudi, musika eta dokumentu bikoiztuak aurkituko ditu, bere izena edo kokalekua alde batera utzita.
App Terminator
Aplikazio honek exekuzioan dauden aplikazioak itxi edo gelditu eta zure gailuaren memoria askatu eta abiadura handitu dezake. Memoriaren egoera, hau da, memoria osoaren erabilpena eta exekuzioan dauden aplikazioen memoria erakutsiko dizkizu. Horrela, zein aplikaziok memoria gehiago kontsumitzen duen jakingo duzu.
Advanced Task Manager
App oso erabilgarria, memoria askatu ahal izango duzu eta zure Android gailuaren aplikazioen exekuzioaren kudeaketa egiten lagunduko dizu. Zure telefonoaren prozesaketa bizkortuko duzu, ondoriozko errendimendu orokorraren hobekuntzarekin.
Sar ezazu zure iruzkina