Telegram dugu WhatsApparentzako topa genezakeen ordezkorik seguruenetarikoa. Itxura arrunt eta erabilterrazarekin, gaur egun WhatsAppak amestu baina ezin dituen seguritate aukerak eskaintzen dizkigu. Gaur, Kzgunean, app hau hain paregabe bilakatzen duten aukeretako batzuk aurkeztuko dizkizuegu.
Oraindik ez duzu Telegram ezagutzen? Zeren zain zaude gure “Bapateko mezularitza Smartphone bidez” ikastaroan izena emateko?
Telegram, segurtasuna gauza guztien gainetik
Telegrameko webgune ofizialean irakur dezakegunez: «Azkartasunera eta segurtasunera bideratutako mezularitza aplikazioa dugu, oso azkarra da, erraza eta doakoa. Zure gailu guztietan aldi berean erabili dezakezu. Zure mezuak zure edozein telefono, tableta edo ordenagailu bidez oso modu egokian sinkronizatuko dira»*.
Ondoren, Telegramek dituen hainbat segurtasun ezaugarri azalduko dizkizugu:
Aztarnarik ez: mezu sekretuak
Segurtasunaren bataz besteko maila altuaren bila dabiltzan pertsonentzat daude pentsatuta mezu hauek: bidaltzailea eta hartzailea soilik izango dira mezu hauek irakurtzeko gai. Mezu hauek ezingo dira berbidali eta aldeetako batean mezuren bat ezabatzen bada, automatikoki elkarrizketaren beste aldean ere ezabatuko da.
Bakarrik deusezten diren mezuak
Gadget inspektorea ezagutzen dutenek badakite zertaz ari garen: mezuak denbora apur bat igaro ondoren (2 segundu eta astebete artean) deusezten dira. Aukera hau mezu sekretuetan soilik dago eskuragarri. Behin txat sekretua sortu ondoren, tenporizadorea ezartzeko erlojuaren gainean klik egin beharko da.
Sarrera kodea duten Txatak
Hainbat gailutan aldi berean erabili dezakegun mezularitza aplikazioa dugu Telegram. Erabiltzaileetzat oso erabilgarria den heinean, arazoak sortzen dira gailu hauetakoren bat lapurtzen badigute, galtzen badugu… honegatik Telegramek aukera eskaintzen digu gure elkarrizketak PIN batekin edo 4 zenbaki edo gehiagoko sarrera kodearekin babesteko.
Mezuen pantaila-irudiak ekidin
Telegrameko erabiltzaileen pribatutasuna babesteko, aplikazioak mezuen pantaila-irudiak ateratzea galarazten du. Sistema ez da %100ean ziurra, beste gailu edo argazki-kamara batekin argazkiak ateratzea ezin bait da ekidin.
Zure zenbakia elkarbanatu gabe txateatu
Telegramen ezizen publiko bat sortzea posible da, honela beste erabiltzaile batzuek izen honen bidez topatuko gaituzte, gure telefono zenbakia elkarbanatu gabe. Behin izengoitia sortuta, zure lagunekin elkabanatu, bisita-txarteletan edo zure webgunean jarri dezakezun ezizenaren esteka sortuko da.
Idazmahairako programa dauka
Ohikoen diren plataformetarako (Windows, MacOs eta Linux) mahaigainerako programa jaistea posible da bere webgune ofizialetik, gailu ezberdinetan aldi berean mezuak jaso eta bidaltzea ahalbidetzen duena.
Sar ezazu zure iruzkina