Urtero bezala, Melchor, Gaspar eta Baltasar haien presentzia ekitaldia egiten dute Gabonei amaiera emateko. Protagonista handi hauek gogorarazten digute urte osoan ongi portatu behar garela, gure opariak izateko, eta ez ikatza! Urtero bezala, Erregeen Gaueko kabalgataz gozatu ahal izango dugu, baita ezinhobe roskoiaz, oparietaz eta familiaz.

Aplikazio guztiak zure Smartphone-an edo tabletetan instalatzen ikasi nahi duzu? Zatoz KZguneara eta izena eman gure “Smartphone eta tablets. Ikasi zure Android gailua erabiltzen” ikastaroan

Gaur, KZgunean hainbat aplikazio eta webgune dakarzkizugu, egun honetaz gozatzeko aukera izan dezazun. Zure Smartphone edo Tabletaren bidez, aplikazio dibertigarriekin jolastu ahal izango duzu, eta ziur gaude haur eta heldu bat baino gehiago harrituko dela.

Egin bideo deia

Errege Magoekin bideo bat egin nahi duzu? Etxeko txikienak harritzen ditu, “Errege Magoen bideo-deia” aplikazioarekin. Aplikazio honi esker, Ekialdeko Erregeekin bideo-deiak egin eta graba ahalko dituzu, umeak nahi beste ikus dezaten.

Android eta iOS-entzat eskuragarri

Magia emulatzen du

Jarri zure gailua aretoan, atea itxi, etxeko txikienei abisatu eta “SantaApp” aplikazioa gainerakoez arduratuko da. Errege Magoen ahotsak entzungo dute. Hots, opariak, eta beste soinu magikoak eta hainbat efektu. Gainera, hiru haur desberdinen izenak esan ahal dituzte.

Android eta iOS-entzat eskuragarri

Errealitate handitua

Errege Magoen “Errege Magoak errealitate handitua” berrikuntza handi bat da. App soila da, eta Errege Magoak zure etxeko edozein tokitan ikusi ahal izango dituzu zure smartphone edo Tablet bidez. Txikienei konbentzitzeko modu on bat da, esanez Erregeak “in fraganti” harrapatu dituzula opariak uzten haiek lo zeuden bitartean.

Androiderako eskuragarri

Bidali zure gutuna web bidez

Urtero bezala, Correos konpainiak buzoi ugari prestatu ditu bere bulegoetan, haurrek Errege Magoei gutunak bidali ditzaten. Baina, denborak aurrera egin ahala, aurten Correos-ek sail berezi bat sortu du. Aparteko bidalketen saila da, eta haurrek gutuna idatzi eta Errege Magoei bidali ahal izango diete. Gainera, bere karten ibilbidea jarraitu ahal izango dute, helmugara iritsi dela ziurtatzeko.

Zatoz KZguneara eta izena eman izena gure “Smartphone eta tablets. Ikasi zure Android gailua erabiltzen” ikastaroan