Duela urte batetik hona, fake news izenarekin ezagutzen duguna edo berri faltsuak Interneten protagonismoa hartzen joan dira. Berri errealeko itxuraren azpian, Interneten bidez jendeari engainatzeko asmoarekin zabaltzen diren gezurrak dira.
Egia esan berri faltsuetakoa ez da batere berria, betidanik egon dira. Internetek eta sare sozialek ematen diguten berehalakotasunarekin, lehen tardatzen zuena publikoa egiten, orain minutu batzuetan soilik biral egitea lortzen du.
KZguneatik gaur web-orri interesgarri batzuk erakutsi nahi dizkizugu berri faltsuak ezeztatzeko, datu faltsuak, manipulatuak, okerrak edo kontrastatu gabe Interneten argitaratzen diren informazio guzti horiek.
Plataformak eta berri faltsuak antzemateko baliabideak
Interneten plataforma web desberdinak daude argitaratzen diren informazio eta berri faltsu guztiak ezeztatzeko.
Maldita.es
Irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere webgunearen goiburuan honako lema hau izango dugu: “Kazetaritza ez zaitezen engainatu”. Azken batean, herritarrei tresnak ematea da, engainatu ez gaitzaten.
Ez dira bakarrik Informazio faltsuak ezeztatzeaz arduratzen, Whatsapp-eko kateak ezeztatzeaz ere bai. Maldita Hemeroteca, Maldito Bulo, Maldita Ciencia eta Maldito Dato maldita.es osatzen duten adar desberdinak dira.
SaludSinBulos
Web hau eOsasunako Ikertzaileen Elkartearen ekimena da (AIES), eta bere helburu nagusia sarean dabiltzan osasun builei aurre egitea da, baita berehalako mezularitza aplikazioengatik ere, Interneten osasunari buruzko informazio egiazkoa eta egiaztatua egotea.
Fake News Detector
Firefox eta Chrome nabigatzaileentzako hedadura bat da, informazio faltsuak markatzeko eta detektatzeko aukera ematen duena, horrela, Twitterreko eta Facebookeko kontuetan Fake News-ak ezeztatu ahal izango dituzu.
Cazahoax
Bere helburua Internetetik dabiltzan informazio faltsuko analisia da. Zuk Cazahoax-en parte har dezakezu Internetetik aurkitzen dituzun informazio faltsuak bere alerta sistemara bidaliz.
Vost.es/stopbulos
Vost autonomia erkidegoetako bakoitzerako sare sozialetako kanal desberdinez dituen larrialdietako boluntarioek osatutako plataforma bat da. Bere helburua larrialdi zerbitzuen Twitterren kontuetarako laguntza ematea da mezuen difusioan lagunduz, batez ere gezurrak antzematera eta ezeztatzera.
Sar ezazu zure iruzkina