GIMP argazki digitalak editatzeko programa bat dugu, argazki zein marrazkiekin lan egitea ahalbidetzen diguna. Programa libre eta doakoa dugu, merkatuan topa ditzakegun sistema operatibo gehienekin bateragarria dena: Windows, MacOs, Linux… eta hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, baita gazteleraz eta euskaraz ere.

Gaur bi kontzeptu dakartzagu: geruzak eta kanalak, ulertzeko zail izan daitezkeenak.

Argazki ukituari buruz gehiago jakin nahiko zenuke? Ez galdu gure “Argazki ikutua GIMP-ekin” ikastaroa

Geruzak:

Geruzak, bata besteari gainjartzen diren film paper edo azetato gardenekin konpara ditzakegu, elkarrekin, guztiak batuta, irudi bakar bat osatzen dutenak. Geruza hauetako bakoitza, indibidualki eraldatua izan daiteke eta bakoitzak bere opazitate edo gardentasun maila izango du, baita bere ikusgaitasuna ere. Irudiaren osotasunean, aldatu daitekeen maila edo posizio bat izango dute, goruntz edo beheruntz mugitu ahal izango duguna.

Geruzek irudi originala aldatuko ez duten eraldaketak egitea ahalbidetzen digute, baita zatikako aldaketak egitea ere, aldaketa hauek edozein momentutan desegin eta hauetako batek edo gehiagok sortutako emaitzak edo efektuak berrikusteko aukera eskainiaz.

Geruza hauek hobeago kontrolatzeko edo hauekin lana erosoago egiteko panel edo elkarrizketa koadro batekin konta genezake, hau topatzeko: Leihoak > Elkarrizketa-koadro atragaiak > Geruzak.

Behin irudiarekin eta hau osatzen duten kapekin (edukiko balitu) lan egin ondoren, beste momenturen batean hauek aldatu nahiko bagenitu, irudia xcf formatu originalean gorde beharko genuke, ohiko formatuek (png, bmp, jpg, gif, pdf, etab.) irudi lauak osatzen baitituzte, geruzarik gabe.

Kanalak:

Argazki kamara digitalarekin edo Smartphone batekin ateratzen ditugun argazki oro egongo da hiru kanalez osatua: Gorria, Berdea eta Urdina; erabiltzen den kolore sistema RGB modelua edo espektru kolore bezala ere deitua izan daiteke (koloreek ingelesez dituzten siglengatik Red, Green eta Blue). Kolore hauetako argiak konbinatuz lortuko dugu telebista, ordenagailuko monitore, zinean… ikusten ditugun koloreen gama guztia.

Kanal hauekin lana idibidualki lan egin ahal izateko topatuko dugu kanalen panela edo elarrizketa-koadroa: Leihoak > Elkarrizketa-koadro atrakagaiak > Geruzak.

Nahiz eta GIMPen eraldatu ditzakegun kanalik nagusienak jada izendatutako hiru hauek ditugun, ez dira bakarrak, Alfa izeneko beste kanal bat ere topa bait genezake, pixel baten opazitate edo gardentasuna difinitzen duena.
Geruzekin gertatzen den bezala, Alfa kanala duen argazki batekin lanean jarraitu nahiko bagenu, xcf edo png formatuan gorde beharko dugu, ohikoek (bmp, jpg, gif edo pdf) ez bait dute gardentasunik onartzen.

Ba al dakizu zure Smartphone edo tabletan ere argazkiak ikutzeko aukera daukazula? Snapseed appari buruz gehiago jakin dezakezu “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin” ikastaroarekin.