Sormenezko pertsona bat zara? Inspirazioaren bila zaude zure hurrengo lanerako? Gaur KZgunean pertsona sortzaileentzako sare sozial onenak ekarriko dizkizugu.
Pinterest erabiltzaileei argazkiak, ekitaldiak, hobbiak eta askoz gehiago taula tematikoetan sortzen eta kudeatzen uzten duen plataforma da. Erabiltzaileek beste ‘pinboard’ eta irudiak bila ditzakete bere bildumak osatzeko edota ‘atsegin dut’ batekin seinalatu. Pinterest-en misioa ‘guztiok munduan konektatzea da, interesgarriak diren gauzak aurkituz’.
Tumblr
Tumblr ‘microblogging’ plataforma bat da, non testuak, irudiak, bideoak, estekak, aipuak eta audioak argitaratzea posible da. Erabiltzaileek beste erregistratutako erabiltzaileak ‘jarraitzen’ uzten du eta, horrela, norbere eta beste erabiltzaileen sarrerak batera ikusiko ditu. Hau dela eta, sare soziala kontsideratzen da. Zerbitzu hau bere erreztasuna eta pertsonalizazioagatik nabarmentzen da: gai desberdinekin pertsonalizatu dezakezu, eta musika-erreproduzitzailea jar dezakezu.
Dribbble
Dribbble erabiltzaileek bere irudiak erakusteko online komunitatea da. Norbere lanak sustatzeko plataforma da: webgune honetan diseinu grafiko, diseinu web, ilustrazio, argazkilaritza… lanak ikusi ditzakezu.
Instagram argazkiaz eta bideoak Internetera igotzeko sare sozial eta aplikazio bat da. Erabiltzaileek baita efektu fotografikoak gehi ditzakete ere, hala nola, iragazkiak, markoak, antzekotasun termikoak, retro koloreak… eta segidan argazki hauek partekatu daitezke sare sozial honetan edo beste batzuetan, adibidez, Facebook, Tumbrl, Flickr edo Twitteren, besteak beste.
Flickr
Flickr Internet bidez argazkiak eta bideoak gorde, antolatu, bilatu, saldu eta parkekatzea ahalbidetzen duen webgunea da. Flickr-ek erabiltzaile komunitate handia dauka: hor bertan argazki eta bideoak partekatzen dira etengabe. Flickr-en ospetsua da irudiak kudeatzeko tresnak errazten dituelako: erabiltzaileek bere argazkiak etiketatu ditzakete, eta besteen lanak miatu eta komentatu daitezke.
Sar ezazu zure iruzkina