Instagram sare soziala mundu mailan gehien erabiltzen den plataformetariko bat dela esan dezakegu, eta gaur KZguneatik, sare sozialak bideoak konpartitzeko eskaintzen duen Instagram Stories zerbitzuaren inguruan hitz egin nahi dizuegu.

Publikatzen direnetik, 24 ordu pasa ondoren, ezabatzen diren bideo motzak egiteko aukera ematen digu. Gainera, zure bideoak apaintzeko marrazki eta testuak erabili ahalko dituzu.

Bideoak sortzeko funtzio berri honekin, eguneko momentu guztiak partekatu ahalko dituzu, eta bideoak eta argazkiak gehitzen zoazen heinean, zure istorioa biltzen duen pelikula sekuentzia bezala azaltzen da.

Gainerako sare sozialekin alderatuta, istorio berri hauek informazioa era informal eta dibertiagarriago batean azaltzeko aukera ematen digute. Izan ere, GIF formatuko irudiak, esaldi dibertigarriak eta bestelako elementuak gehitzen joan dira.

Zure istorioak Instagramen lau pausutan sortu

  • Instagram ireki eta beheko botoi borobilean sakatu
  • Bideo bat sortu edo zure aparailutik igotzea aukeratu
  • Behin zure bideoa sortuta, marrazki eta testuekin apaindu
  • Bukatzeko hiru aukera dituzu: zure istorioan gorde, partekatu edo lagun bati bidali

Zure istorioak nork ikusi dituen jakiteko, zure istorioa ireki beharko duzu eta behatzarekin gora egin.

Zure istorioak zure kontuak daukan pribatutasun konfigurazio bera izango du. Zure kontua pribatua baldin bada, zure jarraitzaileek bakarrik ikusi ahalko dute.

24 ordutan desagertzen diren bideo motzak

Zure lagunek sortutako Instagram Stories-ak ikusteko, lagunaren argazkian sakatu beharko duzu, eta bideo berriak dauden jakiteko, profileko argazkia borobil batez inguraturik dagoen begiratu beharko duzu.

Gainera, Instagram-en sartzen zarenean, goiko barran begiratu ezkero, norbaitek bideoak partekatu dituen ala ez ikusi ahalko duzu. Lagun baten istorioan sartzen zarenean, behatza mugituta, aurrera edo atzera egin dezakezu.

Instagram Stories barruan ezin izango duzu like aukeran sakatu, ezta iruzkinik egin ere. Horretarako, mezu pribatua bidali beharko duzu.

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan izena eman eta Instagram-ari buruz dena ikasi