Ikastea ez dugu inoiz orain baina eskuragarriago izan, izan ere, gaur egun ikasten jarraitzen ez duenak, nahi ez duelako izan daiteke. Hau honela, Youtube, bideo hezigarriak topatzeko unean, ezinbesteko aliatuan bihurtu da. Azken urteetako web gune erabilienetako bat dela esan dezakegu.

Youtube entretenimendu gune bat izateaz gain, eskaintza handitzen joan da eta edozein gairi buruzko bideo hezigarriak aurkitzeko aukera ematen duen baliabide erabilgarrian bilakatu da.

Gai askoren inguruan trebatu zaitezke, izan ere, kanal hezigarri asko biltzen ditu, eta gaur KZguneatik, eskaintzen dizkigun aukera interesgarrienen inguruan informatu nahi dizuegu.

Ikasteko era ezberdin bat, ikus-entzunezko baliabideekin, ikasten ari zaren gaian hobetzen eta trebatzen lagunduko zaituztenak.

Entretenimendu kanal bat baina gehiago

Jarraian, Youtuben aurki ditzakezuen kanalik interesgarrienen aukeraketa bat eskaintzen dizuegu. Hauei esker, bideo pedagogikoak, tutorialak, argibideak… kontsultatu ahalko dituzu.

KzguneaTIC
Youtubeko gure kanala da , Informazio eta Komunikazio Teknologien arloan zure formakuntza osatzen lagunduko dizun bideo tutorial asko aurkituko dituzu. Gainera, KZgunean online tramiteak nola egin ikasiko duzu.

National Geographic
Denok ezagutzen dugu National Geographic, eta eskaintzen duten kalitatea. Kanal honen bideoak, bideo luzeago batzuen pasarte motzak dira. Honetaz gain, zuzeneko bideoak ere eskaintzen dituzte.

Veritasium
Zientziaren arloan konplexuak diruditen kontzeptuak era erraz batean azaltzen dituzte. Bideoetan esperimentuak, elkarrizketak… aurkezten dituzte. Kanala ingelesez dagoen arren, azpitituluak gazteleraz jar daitezke.

Jolly Baby Club
Ingelesa bigarren hizkuntza bezala ikasteko erabili daitezkeen haur txikientzako abesti asko eskaintzen dituzte. Honela etxeko txikiek zenbakiak, hizkiak, koloreak eta beste hainbeste kontzeptu ikasi ahalko dituzte. Bestalde, lo egiten laguntzeko abestiak ere aurkituko dituzue.

UnProfesor
Matematika, fisika, kimika, ekonomia eta bestelako arlotako bideoak aurkitu ahalko dituzu. UnProfesor, irakasle talde bat da, eta bakoitza bere espezialitatearen gaineko bideoak lantzen ditu.

Código Facilito
Programazioa lantzen dute kanal honetan. “Inoiz ez dut programatu” bezalako doako ikastaroan izena eman ahalko duzu, eta baita ordaindu beharreko ikastaro konplexuagoetan ere trebatu.

Tus Clases De Guitarra
Gitarra erraz, azkar eta doan jotzen ikasi. Gitarra tutorialak eta ikastaroak biltzen dituen kanala da. Bideo ezberdinen artean, gitarra abesti konplexuak nola jo erakusten dute.

LlegaExperimentos
Etxean dauzkagun objektuekin esperimentuak egiten erakusten duten gaztelerazko kanala da. Hau honela, askok egiten ez dakizkigun trikimailuak erakusten dituzte.

CrashCourse
Azpitituluak jartzeko aukera eskaintzen digun ingelesezko kanala da. Bideoak 10 minutu ingurukoak izaten dira, eta denetarik azaltzen dute: astronomia, politika, giza gorputza, historia, ekonomia, psikologia…

AsapScience
Gure bizitzako momenturen batean denok izan ditugun galderak hizkuntza erraz bat erabiliz azaltzen dituzte. Bideoak kamera geldoan eta arbela txuri batean marrazkiak irudikatuz osatzen dituzte.

Youtube. Bideoak ikustea baino gehiago” ikastaroan izena eman eta Youtuberen inguruan dena ikas ezazu