Facebooki agur esateko garaia heldu dela iruditzen bazaizu, edo bi kontu dituzu eta hauetako bat kendu nahi baduzu eta ez badakizu nondik hasi… KZguneako sarrera honen bidez ikusiko dugu nola ezabatu Facebook kontua betirako edo besterik gabe denbora baterako nola desaktibatu.

Orain arte prozedura nahiko zaila zen, baina orain Facebookek prozesua aldatu du eta askoz errazagoa da. Gainera, denboraldi baterako desaktibatzea eta ezabatzeko aukera leku berean aurkitzen dira prozedura errazteko.

Zein ezberdintasun daude bi aukeren artean?

Gure kontua desaktibatzea denboraldi baterako neurria da. Gure perfila berriz aktiba dezakegu gura dugunean. Desaktibatuta dagoen denboran, gainerako erabiltzaileek ezingo gaituzte aurkitu ezta gure biografia ikusi ere. Messenger aplikazioa erabiltzen jarraitu ahalko dugu honela aukeratuz gero.

Gure kontua ezabatzea betirako erabakia da, beraz, behin ezabatu ondoren ezingo dugu errekuperatu. Facebookek 14 egun ondoren gure kontua ezabatzera jardungo du, denbora tarte honetan sesioa hasiz gero prozesua gelditu egingo da. Gure kontua 30 egunetan ezabatuko da eta gure datuak beraien datu basetik 90 egunetan.

Nola desaktibatu gure kontua

  • Facebook barruan Ezarpenak aukeratu, goiko eskuin aldeko ertzeko hiruki zurian klikatuz.
  • Ezker aldean daukagun zutabearen gainean Tu información de Facebook aukeratu (atal hau ez dago itzulita, beraz, hautatuta dugun bigarren hezkuntzan agertuko zaigu).
  • Behin barnean, Desactivación y eliminación aukerak azalduko zaizkigu. Ikusi aukeran sakatuko dugu.
  • Bi aukerak agertuko zaizkigu lehen aipatu moduan. Oraingo honetan Desactivar la cuenta aukeratuko dugu eta beheko aldean Ir a la desactivación de la cuenta klikatu.
  • Facebookek Razón para abandonar hautatzera derrigortuko gaitu. Hemen agertuko zaizkigu seguir utilizando Messenger y Dejar de recibir correos electrónicos de Facebook markatzeko aukerak nahi izanez gero. Aurrera jarraitzeko Desactivar.
  • Gure Facebooka desaktibatu nahi al dugun ziur al gauden galdetuko digu. Desactivar ahora hautatuko dugu. Automatikoki Facebook itxiko da berriro sesioa hasten dugun arte.

Nola ezabatu gure kontua

  • Facebook barruan Ezarpenak aukeratu, goiko eskuin aldeko ertzeko hiruki txurian klikatuz.
  • Ezker aldean daukagun zutabearen gainean Tu información de Facebook aukeratu.
  • Bi aukerak agertuko zaizkigu lehen aipatu moduan. Oraingo honetan Eliminar cuenta de forma permanente aukeratuko dugu eta beheko aldean Ir a eliminación de la cuenta klikatu.
  • Kontua ezabatu baino lehen aukera dugu gure Facebookera igo ditugun argazkiak, publikazioak eta beste informazio batzuk gordetzeko. Ondoren sakatu Eliminar cuenta. Pasahitza sartu eta konfirmazioa helduko zaigu.

Facebooka smartphonean edo ordenagailuan ibiltzen duzunetakoa zara? Gehiago jakin nahi baduzu jarraitu irakurtzen: Smartphon zaleentzat / Ordenagailu zaleentzat