Gaur KZguneatik, Instagramek aurkeztu duen azken berrikuntzaz hitz egin nahi dizuegu: Instagram TV (IGTV). Sare sozialak dakarren telebista kate berri honetan, erabiltzaileek informazioa bideo formatuan sortu eta kontsumitu dezakete.

Bost urte pasa dira jada Instagramek bideo funtzioa aurkeztu zuenetik, eta orain, kanal bidezko bideo luzeagoak lantzeko aukera gehitu dute. Instagram gure mugikorrean erabiltzen jarraitzeko, bideoak bertikalean eta pantaila osoan aurkezten dira.

Zerbitzua batez ere mugikorrean erabiltzeko sortu dute, eta 10 minutu eta 60 minutu arteko bideo bertikalak sortzeko eta ikusteko aukera eskaintzen du.

Bideoa nola sortu eta partekatu

  • IGTV aplikazioa deskargatu
  • Instagrameko datuekin erregistratu eta kontua sortu
  • Zure galeriatik bideo bertikal bat aukeratu
  • Izenburua eta deskribapena gehitu eta web gune batekin lotzeko aukera izango duzu
  • Argitaratu sakatu eta bideoa partekatuta izango da

Bideoak bertikalean eta pantaila osoan

Aplikazioa oso erraza eta intuitiboa da, bideoak aplikazioa irekitzen duzunean erreproduzitzen dira, eta gustuko dituzun eta jarraitzen dituzun erabiltzaileen bideoak azalduko zaizkizu.

Beste erabiltzaileen bideoak ikusi ahal izateko, pantailaren goiko aldean azaltzen den telebistaren irudian sakatu behar duzu, eta lehen azaltzen diren bideoak, jarraitzen dituzun erabiltzaileenak izango dira. Jarraian, IGTV zerbitzuak eskaintzen dizkizun gomendioak azalduko zaizkizu. Eta bukatzeko, bilatzailetik zure intereseko kanalak lokalizatzeko aukera izango duzu.

Instagram sare sozialaren inguruan gehiago ikasi nahi baduzu, “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan izena eman