Gaur egun, bigarren eskuko gauzak erosteko eta saltzeko dauzkagun plataformak asko erabiltzen diren zerbitzuak direla esan dezakegu. Izan ere, eta teknologia berriei esker, erostea eta saltzea, oso errez egin dezakegu. Internet bidezko salerosketa eguneroko ohitura bihurtu zaigu, eta online bidezko erosketek eguneroko bizitza asko errazten digute.
Ez da denbora asko pasa, gauza bat erosten genuenetik, erabili eta botatzen genuenera. Gaur egun, hau aldatu egin da, eta objektua bota ordez, bigarren eskuko produktuak saltzeko aplikazioei esker, dirua lortzeko aukera dugu.
Bigarren eskuko bost aplikazio onenak
Plataforma asko eta asko daude, eta gaur KZguneatik, bigarren eskuko gauzak saldu eta erosteko aplikaziorik onenak gomendatu nahi dizkizuegu.
Wallapop
Bigarren eskuko produktuak erosteko eta saltzeko aukera eskaintzen duen mugikorrerako aplikazioa da. Gertutasuna kontuan hartuta, produktuak bilatu eta saldu ahalko dituzu, geolokalizazioaren bidez. Zure bilaketa filtro bidez egin dezakezu: distantzia, prezioa, edo publikatu diren azkeneko produktuak aukeratuz.
eBay
Paypal bidez erosteko edo saltzeko aukera eskaintzen du, eta eskaintzak eta deskontuak nabarmentzen ditu. Erabiltzen ez duzun guzti hori saltzeko eta gauzak erosteko aplikazio guztiz gomendagarria. eBay honelako salerosketetan lehenengoetarikoa izan zen.
Vibbo
Vibbok argazkiak txat bidez bidaltzeko aukera eskaintzen du eta honela saltzaile edo eroslea konektatuta dagoen ikusi ahalko duzu. Interesatzen zaizkizun erabiltzaileak jarraitzeko aukera eskaintzen du. Saltzailearen ikuspegitik, pertsona gehiagok jarraitzen baldin bazaituzte, gehiago salduko duzu.
Milanuncios
Zure posizioa bilatzen du eta inguruan dituzun produktuak eskaintzen dizkizu. Interfazea oso erraza da, eta gehien bilatzen diren gaiak ondorengoak dira: motorrak eta haurrak. Ez dituzte produktuak bakarrik eskaintzen, lan eskaintzak bilatzeko aukera ere ematen dute.
Letgo
Letgo-k bigarren eskuko produktuak mapa batean eskaintzen ditu. Aplikazio honekin, inguruan dituzun produktuak erosi eta saldu ahalko dituzu, eta baita erosleekin zuzenean txateatu ere. Zure produktuei izenburua eta etiketak gehitu ahalko dizkiezu.
Sar ezazu zure iruzkina