Aurreko sarreran Family Link zer den azaldu genuen eta aplikazio honekin zer egin dezakegun ikusi ondoren, abian jartzeko unea heldu da. KZguneako sarrera honetan, aita edo amaren gailuan eta seme edo alabarenean guraso kontrola aplikazioa nola konfiguratu ikusiko dugu.

Seme edo alabaren kontua binkulatu

Gure seme edo alabaren gailuan Play Storetik honako aplikazioa deskargatuko duguGoogle Family Link para niños y adolescentes”.

Behin instalatuta, pantaila berri batean onartu beharko dugu Gailu hau dela gainbegiratu nahi duguna.

Ondoren, gainbegiratu nahi dugun seme-alabaren kontua aukeratzeko unea da. Gogoan izan, konturik izan ezean orain dela berria sortzeko unea, eta aurreko sarreran azaldu genuen moduan 14 urtetik beherakoa bada kontu hau heldu baten kontura atxikitzera derrigortuko gaitu.

14 urtetik beherako baten kontua bada, prozedura oso erraza da, kontua aukeratu ordurako lotura berehalakoa da, izan ere kontua sortu zen unean atxikia eratu zen bi kontuen artean.

Seme edo alabaren kontua aita edo amaren kontura atxikita ez badago (adibidez, 14 urtetik gorakoena), saioa hasi ondoren familia taldera erantsi nahi dugun galdetuko digu. Jarraitu ahal izateko, “Bateratu” botoia sakatu behar da eskuinean, behealdeko erpinean agertzen den aukeran.

Pantaila berrian, aplikazioa instalatzen ari den neska edo mutilari hemendik aurrera bere gurasoek egin dezaketen guztiaz informatuko zaio. Hurrengoa aukeratu.

Aplikazioak bigarren baieztapen bat eskatzen du Gainbegiraketa baimendu? Baimendu aukerarekin baieztatu.

Puntu honetatik aurrera, bi kasuentzat prozedura berdina da. Hurrengoa aukeratu.

Hurrengo pantailan, gailuari izen bat ipini beharko diogu (adibidez: Maren).

Behin hau eginda, hurrengora pasako gara, bertan jada instalatuta dauden aplikazio batzuk desaktibatu ahalko ditugu. Beste batzuk Derrigorrezkoak dira eta ezingo dira kendu eta beste batzuk berriz adinaren arabera Ez erabilgarriak haurrentzat izango dira: adibidez Youtube, Youtube Kidsengatik ordezkatua izango dena. Behin aztertuta Hurrengoari emango diogu.

Androidek jakinarazariko digu Family Linki ari garela gailua administratu eta gainbegiratzeko kontrola ematen. Hurrengoa aukera zapalduko dugu onartzeko. Ondoren “Gailuen administratzailea aktibatu” aukeratu. Telefonoaren arabera bigarren irudi hau alda daiteke.

Gure seme-alaben kontuko Googleren zerbitzuak aktibatu/desaktibatu ahalko ditugu pantaila berri honetan. Ondoren, Onartu.

Azken pausu honen ondoren gure seme-alaben gailuan konfiguraketa amaitua izango dugu.

Konfiguraketa aita edo amaren mugikorrean

Behin seme alaben smartphonea konfiguratuta dugula gurasoen mugikorrean “Google Family Link para padres, madres o tutores” aplikazioa instalatzeko unea da.

Appa irekiko dugu, zertan datza azalduko digu eta Hasi sakatuko dugu.

Zein pertsona helduren kontutik gainbegiratu nahi den hautatzeko eskatuko digu, gure seme-alaben kontura atxiki den kontu bera izango dena hautatu beharko da.

Lehendik smartphonean Google kontua erantsia badugu pantailan agertuko zaigu. Horrela ez balitz, Kontua erantsi aukeratuko genuke eta gure Gmailko erabiltzaile eta pasahitzarekin saioa hasiko genuke.

Kontua hautatu eta aurrera! Gure seme edo alabaren kontua gainbegiratzen hasi gaitezke jada Ikusi ataletik.

Ezagutu mugikorrekiko abusuak gazteen artean dakartzan arriskuak “Heziketa eta segurtasuna Interneten” hitzaldian.