Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Gaur Amaiak deitu du, jada ezagutzen duzue, kafetegi bat duena.
– Ba al dakizu Instagram Stories zer den? – galdetu dit.
Amaiak teknologia berriei buruz zalantzaren bat duenean nitaz oroitzen den horietakoa da, ni edozer gauzarako prest nagoela dakielako. Beraz, kafetegira hurbildu naiz ea nola lagun dezakedan ikusteko.

Behin kafetegian, oraintsu Instagramen erregistratu dela kontatu dit Amaiak baina oraindik badaezpada ukitzen ere ez dela ausartzen esan dit. Dirudienez, kafe bakoitzarekin croissant bat oparitzea nahi du eta Instagrameko bere jarraitzaile guztiek jakitea gustatuko litzaioke. Nola ez du ba kafetegia beti jendez gainezka edukiko bezeroak hain ondo zaintzen baditu?

Instagrameko istorioak, hain zuzen, era oso erabilgarria da mezua komunikatzeko. Gaur egun, asko erabiltzen da publizitatean eta emaitza eraginkorrak ematen dituenak. Beraz lanari ekingo diogu.

Gure helburua lortzeko lehenik eta behin mezua komunikatzen laguntzen digun argazkia egiteko eszena prestatzea da. Mahai polit baten gainean kafe eta croissant bat jarriko ditugu. Egokiena izango litzateke, ez?
Instagrameko istorioekin bideo bat edo beste efektu ikusgarriago batzuk ere aukera ditzakegu baina guk nahi dugun helbururako argazki bat perfektua da.

Argazkia atera ondoren elementu desberdinak gehi ditzakegu, testuak, marrazkiak, ikonoak, efektuak… Gure kasuan testu batzuk jarriko ditugu mezua iragartzeko eta listo. Egina! Orain, jendeak ikusi eta arrakasta izan dezala espero dugu. Instagrameko istoriak 24 orduz egongo dira ikusgai gehienez.

– Zein ondo gelditu da eta zein erraza den! “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” KZguneko ikastarora inskribatuko naiz – dio Amaiak.

Instagram istorioak ezagutzen zenuten? Interesatzen bazaizue egin ezazue Amaia bezala eta ikastaroa egitera anima zaitezte.

Hurrengora arte!