Google Fotos argazkientzako galeria modura erabiltzeko topa dezakegun apperik onenetako bat da.

Lehenago publikatutako hainbat sarreretan Google Fotos app-arekin egin ditzakegun gauzei buruz ere hitz egin dugu: Segurtasun kopiak Google Argazkiekin, Google Fotosrentzako trikimailuak I, Google Fotosrentzako trikimailuak II eta Argazkiak partekatu Google Fotos-ekin.

Gaur, KZgunea-tik, Google Fotos izeneko tresna ezinhobeago honen trikimailu zerrendatxo bat dakarkizuegu.

Adimen artifiziala erabiliaz bilaketak egin

Google Fotos-en goikaldean, bilatzailea topatuko dugu, guk esandako guztia bilatzeaz arduratuko dena: tokiak, animaliak, agertzen diren kontzeptu eta gauzak… adimen artifiziala erabiliaz.

Argazkia noiz eta non atera denari buruzko informazioa

Behin argazkia irekita, goruntz mugitu dezakegu eta honi buruzko informazioa eskura genezake: ateratako egun eta ordua, gordetzen den karpeta, erabilitako argazkia, non atera den…

Argazkiak Ikutu/biratu/moztu…

Google Fotos argazki editoreak hainbat aukera ematen dizkigu argazkiak ikutzerako garaian. Filtroak aplika ditzakegu, Instagramen bezala, edo argazkiak nahieran biratu, interesatzen zaizkigun atalak moztu, eta gehiago egin ditzakegu.

Argazkiak artxibatu

Google Fotoseko argazkiak pantaila nagusitik ezkuta ditzakegu. Gehituak izan diren edozein albumetan azaltzen jarraituko dute, bilaketetan agertuko dira, baina ez dira pelikula edo animazioak egiteko erabiliko.

Kutunenak markatu

Google Fotoseko argazki guztiek pantailaren goikaldean izartxo bat daukate hauek kutunen bezala markatu eta Faboritoetan sartzeko. Behin argazkia markatuta, Albumes > Favoritos atalean topa ditzakegu.

Zure ordenagailutik ere argazkiak gehitu

Google Fotosek argazkiak hodeian gordetzearen alde onetako bat dugu edozein gailutatik bertara sartu eta erabili ahalko dugula, beraz gure ordenagailuaren bidez sartzean, argazkiak eta bideoak sartu ditzakegula bertan gorde daitezen.

Google Fotos erabiltzen ikasi nahi duzu argazki gehiagorik ez galtzeko? Ez izan zalantzarik eta eman izena Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak ikastaroan