Lehenago publikatutako Blogeko hainbat sarreretan Google Fotos app-arekin egin ditzakegun gauzei buruz ere hitz egin dugu: Segurtasun kopiak Google Argazkiekin, Google Fotosrentzako trikimailuak I, Google Fotosrentzako trikimailuak II, Google Fotoserako trikimailu gehiago III eta Argazkiak partekatu Google Fotos-ekin.

Aplikazio honek izan dituen eguneratze batzuengatik, KZguneatik gaur, Google Fotoserako beste trikimailu zerrendatxo bat dakarkizuegu.

Erabili datak eta tokiak bilaketetan

Gure mugikorren kamerek argazkia non hartua izan den gorde dezakete, honek (aukera aktibatua badago) bilaketen laukitxoan tokiak bilatzea erraztuko digu. Gainera, edukia fetxaren arabera organizatzen dela kontuan izanik, bilaketak egun zehatz bati buruz ere egin daitezke. Kointzidentziarik badago, Google Fotosek emaitzak erakutsiko dizkigu.

Argazkiei filtroak jarri

Google Fotoserako argazki editoreak automatikoki argazkiei filtroak jartzeko aukera eskaintzen digu, Instagram estiloan. Filtro hauek arruntak badira ere, hauetako batzuk erregulatu daitezke, pare bat segundo sakatuta mantendu ondoren, intentsitate igo edo jaitsi dezakegu.

Erabili Google Lens

Google Lenserako sarreran adierazi genuen bezala, Googlek tresna honekin objektuak edota eraikinak identifikatu, erosketarako antzeko produktuak bilatu ditzakegu etab.. Google Fotosen bertan ere topa genezake tresna hau.

Dokumentu bat moztu argazkitik

Google Fotos-en izandako azkenengo aktualizazioetako batean, dokumentu baten izkinak bilatzen laguntzen digun tresna berri honekin konta genezake, forma errektangularra ez badauka, edo inklinatua badago.

Aurpegien arabera argazkiak batu

Hau nahieran aktiba dezakegun gauza dugu. Goialdean ezkerretara kokatutako menuan Ajustes aukeran sartuta, Agrupar caras similares topatuko dugu. Behin hemen gaudela, aktiba genezake interesatzen bazaigu.

Egun hau berriz aurkitu duela 1,2,3… urte

Google Fotos-ek Para ti deitu dion beheko sailean, appak berak sortzen dituen txartelak topatuko ditugu, eta lehenagoko urteren batetan gaurko egunez argazkiren bat atera bagenuen, txartel honek gogoraraziko digu.

Google Fotos aplikazioari buruz gehiago jakiteko, KZgunean topatuko duzu “Google Argazkiak. Antolatu lainoan zure argazkiak ikastaroa