Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Ni beti bezala KZguneako azken berritasunei begiratzen saiatu naiz eta ezustea aurkitu dut. Hasieran, bilatzerakoan nahastu naizela pentsatu dut baina gero, leku zuzenean nengoela konturatu naiz. Kontua da KZguneako web orria aldatu dutela. Diseinua desberdina dauka eta hasieran galduta sentitu naizela aitortu behar dut.
KZguneara zuzendu naiz Joneri aldaketaren gainean galdetzeko asmoarekin eta badirudi berritasunaz konturatu den bakarra ez naizela… Iñaki, Konsuelo eta beste erabiltzaile batzuk han elkartu gara berritasunei buruz galdetzeko. Batzuk, normalean erabiltzen dituzten atalak ez dituztelako aurkitzen, posta elektronikoa, ikastaroak, gune pertsonala eta beste batzuk, aldiz, aldaketa estetikoaz aparte beste aldaketarik dagoen jakiteko.
Jonek dio aldaketa honen ondorioz gu bezala erabiltzaile askok hurbildu direla. Ez dago kezkatu beharrik, KZguneako web-orriak eskaintzen zituen aukera guztiak berrian ere aurkituko ditugu, aldaketara moldatu eta ohitzea da kontua soilik.
Joneren aburuz, erabiltzailearen erosotasunean pentsatuz web-orria hobetu eta sinplifikatzea izan da helburua. Diseinu modernoagoa du eta nabaria da, ikastaroetarako sarbidea eta bilaketa. presentzia eta protagonismo handiagoa dituela orain. Gainera, berritasun bezala, web-orritik bertatik zuzenean ikastaro batean inskribatzeko aukera dago orain non lehen, itxaron zerrendara inskribatzeko aukera zegoen soilik. Hau bai gustatu zaidala.
Gune pertsonalari buruz, orain dena zentralizatu da “Nire kontua” deituriko leku bakarrean. Han dugu gure datuetarako, posta elektronikorako eta formakuntza-plataformarako sarbidea.
Azken finean, lehen zeuden gauza guztiak hor jarraitzen dute, baina oraindik zalantzarik bazenute KZguneara jo dezakezue laguntza eske guk egin dugun bezala, bai pozik lagunduko dizuetela.
Hurrengora arte!!
Sar ezazu zure iruzkina