Duela denbora bat zure instagrameko istorioak puntu ezberdin bat izateko aplikazioez hitz egin genuen. Berriz ere Instagrameko istoriez hitz egingo dugu baina oraingoan proposatuko dizkizuegun zerrendan bideoak eta animazioak sortzeko aplikazioak izango dira, ondoren gure Storyak publikatzeko erabili ahalko ditugunak.
Story Chic
Aplikazioa ezaguna da eskaintzen dituen aurre diseinaturiko txantiloiengatik. Txantiloi hauei esker, istorioetan primeran txerta daitezen tamainaz diseinatuak, diseinu ederreko bideoak igotzeko eta testu originalak igotzeko aukera eskaintzen du modu errazean.
Aukeratu txantiloi estatika edo biziduna, irudiko laukian sartu zure galeriako bideoa, iraupena moztu ahal da eta filtroak erantsi ere. Zure testua idatzi, formatua eta kolorea aldatu nahi izanez gero, musika erantsi eta argitaratu zure Instagram Storyetan.
Canva
Diseinu politak eta original gogo dituztenentzako app egokiena. Instagrameko istorietarako txantiloi bereziak ditu. Bilatu gustuko txantiloia eta aldatu irudiak zure galeriako bideoengatik. Txantiloiaren diseinuak aldaketak egitea baimentzen dizu app honek, elementuak mugitu, beste batzuk erantsi: formak, testuak, marrazkiak… Nahiz eta lehen begiradan zaila dirudien, izan ere aukera asko eskaintzen dituelako, oso intuitiboa eta erraza da erabiltzen. Behin diseinua amaituta zuzenean Instagramen argitaratu dezakezu edo zure galerian gorde.
PixaMotion
Aplikazio aurreko biekiko ezberdina da. Argazki batek animazioa izan dezan pentsatua dago eta honela bideo bat dirudiela lortu. Argazkia hautatu eta tamaina ezberdina badu Instagram Istorietako tamainan moztu. Hautatu argazkian mugimenduaren noranzkoa eta ipini txintxetak mugitzea nahi ez duzun zatian, estatiko gera dadin. Argazkia mugimenduan duzu jada, ez dauka misterio gehiagorik! Gainera efektuak eta musika erantsi diezaiokezu zure bideo berriari.
Adobe Spark
Adobe etxe ospetsuak sorturiko aplikazioa da honakoa, Photoshopen sortzaileena alegia. Erregistratzea beharrekoa da erabili ahal izateko. Lehenengo bi appetan bezala aurre diseinaturiko txantiloiak ditu, animazioa filtroari esker bilatu gustuko duzun diseinua eta aldaketak egin zure gustura. Edo zure imajinazioari lan eginarazi nahi badiozu aukera hondo bat bere galeriatik edo zuretik. Erantsi testua forma, kolore eta tipografia ezberdinekin. Ikonoak erantsi bere galeria amaigabetik eta azkenik erantsi mugimendua testuari nahiz argazkiari zure animazioa izateko.
Sar ezazu zure iruzkina