Urte berri bat hasi dugu eta iritsi da unea zein aplikazio izan diren berrienak, ospetsuenak, berezienak… ezagutzeko. Baldintza hauek betetzen dituzten 2019ko aplikazio onenak zerrendatu ditugu, horretarako web gune ezagunenetan eta Google sarien zerrendan bilatzen aritu gara eta guri interesgarriak iruditzen zaizkigunak ere sartu ditugu bertan.
Elkartuta informazioarekin zerrenda bat eratu dugu eta sei talde ezberdinetan banatu ditugu, eta sarrera honetan horietatik 3 ikusiko ditugu. Hurrengo sarreran geratzen diren gainerakoak argitaratuko ditugu.
App bakoitzak bere erabilpenaren inguruko azalpena du, gainera Play Storera eta App Storera bideratzen dituzten estekak erantsi ditugu. Denbora honetan horietako batzuen inguruan KZguneako blogean hitz egin dugunez, hauen inguruko informazio zabalagoa topatu nahi baduzu app bakoitzaren estekan klika dezakezu. Edo nahi baduzu app hori erabiltzen ikasteko ikastaroan izena eman dezakezu.
Emankortasun eta komunikazio aplikazioak
Ablo
Munduko edozein tokitan lagunak egin eta beraiekin komunitzatzeko sare soziala. Momentuan automatikoki itzultzen du elkarrizketa.
Spark
Inbox apparen alternatiba honi esker gure posta elektronikoko kontu guztiak kudeatu daitezke xehetasun guztiekin.
Post-it
Idatzi zure oharrak Post-it digitaletan edo digitalizatu zure paperezko oharrak taulan.
Boosted
Zure emankortasuna areagotu denborak erregistratuz eta grafikoetan kontsultatuz. Bere tenporizadoreari esker zereginetan kontzentratu.
Jada klasiko batean bihurtu da bat-bateko mezularitzako aplikazio hau eta hori duela 10 urte soilik sortu zela.
Android eta iOS. Ikastarora izen ematea.
ActionDash
App honi esker gure smartphoneari egunero zenbat denbora egokitzen diogun ikus dezakegu eta denbora hori zertan igarotzen dugun. Ongizate digitalak bere pisua hartzen ari den aro honetan app interesgarria da.
Nova Launcher
Zure smartphoneari barne itxura ezberdin bat eman nahi badiozu jaurtitzaile honekin egin dezakezu. Mahaigaineko, dockeko eta aplikazio kaxen diseinua eraldatzen du.
Google Keep
Oharrentzako aplikazio honi funtzio berriak eransten joan zaizkie, taldekako oharrak edo oroigarriak lekuen arabera.
Ruff
2019ko Material Design Awardseko irabazlea. Ohar edizio minimalista izan ere oharrak pantaila oso hartzen du.
Sare sozialen aplikazioak
TikTok
Bere ospea goruntz doan sare soziala, bere eduki nagusienak bideoak dira.
Sare sozial hau ezagunagoa da, 134 milioi erabiltzek erabiltzen dute egunero munduan zer gertatzen den jakiteko eta egunean egoteko.
Android eta iOS. Izen ematea ikastarora.
2.441 milioi erabiltzailerekin lagunekin kontaktuan egoteko sare sozial erabiliena izaten jarraitzen du.
Android eta iOS. Izen ematea ikastarora.
Youtube
Bideoen sare sozial ospetsuena bertan bideo musikalak, konferentziak, tutoretzak, erreportajeak… topa ditzakegu.
Android eta iOS. Izen ematea ikastarora..
500 milioi pertsonek erabiltzen dute argazki eta bideon sare hau egunero, smartphonetik erabiltzeko sortu zena.
Android eta iOS. Izen ematea ikastarora
Entretenimendu eta musika aplikazioak
Dazn
Googleren lehen saritua. Streaming bidezko zerbitzu honekin kirolak zuzenean edo aurrez grabatuak ikus daitezke harpidetza bidez.
Netflix
Filmak, telesailak eta dokumentalak streaming bidez, interfaze sinple eta zaindu baten duen app oso ondo funtzionatzen du.
VLC
Bideo irakurgailu hau gai da formatu ezberdin asko erreproduzitzeko gainera azpitituluak erantsi daitezke zuzenean.
Shuttle
Musikaren maitale horientzat beraien musika beraien gailutik entzun nahi dutenean streaming bidezko appak erabili beharrik gabe.
Tidal
Streaming musika plataforma goi-fidelitateko musika ona eta alternatiboa.
Spotify
Mundu mailan gehien erabiltzen den streaming bidezko musika entzuteko appa baita Podcastsak dituena.
Android eta iOS. Izen ematea ikastarora.
Swoot
Podscastsak gomendatzen dituen irakurgailua eta entzundagoak erregistratzen dituena, gainera zure gustukoenak lagunekin elkar banatzea baimentzen du.
Groovepad – Creador de música
Androideko arrakasta aurten, ukitu batzuekin musika sortzea posible delako. Aukeratu generoa, nahastu eta efektuak sartu.
Sar ezazu zure iruzkina