Gaurkoan KZguneako blogean hain ezagunak ez diren sare sozial berriak ezagutarazko hauen inguruan arituko gara hizketan. Multzo honetatik kanpo utziko ditugu noski, Facebook, Twitter edo Instagram bezalako sare sozialak. Bere garaian hauek ere ez ziren batere ezagunak, baina gaur egun bere erabiltzaile kopurua begiratzeari nahikoa da jakiteko zein ospetsuak diren. Jarraian azalduko ditugun sare sozial hauek ez dakigu hemendik gutxira horren ezagunak egingo diren ala ez, baina noizbait bihurtzen badira, zuentzat jada ez dira horren ezezagunak izango.
Hain ezagunak ez diren 5 sare sozial berriak
Anchor
Zure podcastak grabatzeko pentsatua dago, forma erraz eta intuiziokoan kalitatea bermatuz. Podcastak segmentuka eratzea baimentzen du, trantsizioak edo zure atalaren entzuleen grabazioak eranstea. Interfaze bisual oso erraza du, zure podcasteko audioak eratu eta berordenatzea oso erraza izango da. Google Podcasts, Apple Podcasts eta Spotify bezala podcast plataforma ezezagunenetan zure atalak argitaratu eta elkarbanatzea baimentzen duela da Anchorren abantaila nagusia. Sare sozial honetako erabiltzaileek podcast berriak topatzea ekar dezake, agian zureak, eta ahots mezuak bidali ahalko dituzte zure atala entzuten duten bitartean. Zenbat jendek entzuten zaituen jakin ahalko duzu eta baita zein zati izan diren entzunenak ere.
TikTok
Sare sozial honen sarreran honela aurkezten dira: Make Your Day. Real People. Real Videos. “Egin zure eguna. Jende erreala. Bideo errealak.” Sare sozial honek bideo laburrak igotzean datza, 15 segundokoak, egunerokotasunekoak, normalean ukitu dibertigarri batekin komunitatean gainerako erabiltzaileekin elkarbanatzeko. Bideo gai ezberdinak daude: dantza, komedia, vlog, edertasuna, makilaia, moda, kirolak, animaliak… Askori “Instagrameko istoriak” etorriko zaizkio gogora, bere garaian Snapchatetik hartu zutena ideia hau.
Bideo hauek eratzeko filtroak, stickerrak, musika, aurpegi emojiak eta edizio erreminta erraz batzuk dakartza, moztu, bikoiztu eta bideo-klipak berordenatzeko.
Lasso
TikToken antzerako aplikazioa da, Facebook da bere sortzailea eta bere intentzioa, aurreko apparen moduan, erabiltzaile gazteak erakartzea da. Bilatu eta jarraitu erabiltzaileak, hashtag bidez bideoak bilatzea baimentzen du eta bideo biralei esker joera ospetsuenak ezagutu. Zeintzuk bihurtu daitezkeen ospetsu berehala ere ezagutu dezakezu.
Bideoak grabatu app bidez eta erantsi efektu bereziak, musika, testuak, hashtagak eta partekatu sarean zure ukitu pertsonala eman ondoren. Bideoak zuzenean zure Facebookeko istorietara igo ahalko dituzu.
Vero
Sare sozial hau ez da batere berria, 2015ean iOSerako sortu zen eta, baina orain Androiderako erabilgarri dago. Lehen begiradan, Instagramen antzekoa iruditu dakizuke baina gauza gehiago eskaintzen ditu. Argitaratu daitezkeen argazki eta bideoez gain, estekak eta tokien gomendioak (jatetxeak, museoak…) nahiz produktuak (liburu, pelikula edo telesailak) elkarbanatu daitezke. Honela, elkarbanatzen diren edukiko produktuak zein webgunetan erosi edo produktuak eta edukiak non kontsumitu bideratzeko aukera eskaintzen du. Gainera, elkarbanatu den telesail edo nobelen kasuan legenda txiki bat erants daiteke.
Honez gain, pribatutasunean aldeko puntu bat dauka. Izan ere, kontaktuak 4 multzotan antola daitezke: jarraitzaileena, ezagunena, lagunena eta lagun minena. Honela, talde bakoitzak elkarbanatzen den zein eduki ikus dezakeen aukera dezakegu eta argitaratzen dugun edukia kontrolatu.
Facecast
2018an sortutako sare sozial honetan bideo laburrak, 15 eta 60 segundu artean, sortzean datza, gainera zuzenean transmititzea baimentzen du edo aukera berezi eta dibertigarri bat ere badu, zuzeneko ustekabeko bideotxata. Azken aukera honi esker, interes berak elkarbanatzen dituzun inguruko pertsonak ezagutu ditzakezu.
Ospetsu askok edo web izar askok beraien bidai eta festa esperientziak elkarbanatzen dituzte sare honen bidez izan ere bere jarraitzaileek zuzenean jarrai dezakete modu dibertigarri batean. Taldeak sortu, bideo ezagunen zerrendak sortu edo zure lagun talde esklusiboa sortzea baimentzen du honela beraiekin elkarbanatu ditzakezu modu pribatu batean zure esperientziak, Veron egin daitekeen moduan.
Filtroak, eranskailuak, efektuak eta musikak ditu. Mozketak egin eta kollageak sortu ditzakezu zure bideoekin. Honez gain, erreprodukzio mantsoa du eta trantsizio efektuak ere bai zure bideoak sormendunak izan daitezen eta ospetsuak egin daitezen.
Sar ezazu zure iruzkina