Zenbat aldiz gertatu zaizu neurri txikiko irudiak handitu nahi zenituela eta emaitza penagarria izan dela? Kalitatea galdu eta pixelatu egiten zen… Ezta? Denoi gertatu zaigu noizbait.
Online tresnak daude, pausu gutxitan eta erraz eta azkar, argazkien tamaina handitzeko aukera ematen dutenak, kalitaterik galdu gabe.
Handitu zure argazkiak, kalitatea galdu gabe, online tresna hauekin
Gaur KZgunean kalitaterik galdu gabe irudi digitalen tamaina handitu ahal izango duzun 5 webgune erakutsi nahi dizkizugu.
Image Upscaler
Image Upscaler irudiak 4 aldiz handitzen dituen onlineako zerbitzua da. Adimen artifiziala bezala ezagutzen dena erabiliz irudiaren bereizmena handitzen da, bere kalitatea gordez. Irudi baten tamaina 4 aldiz aldatzeko aukera ematen du, onartzen duen irudiaren gehieneko tamaina 5 Mb izanik. Irudiaren zabalera eta altuera 2500 pixelera mugatuta daude.
ImageEnlarger.com
Argazkien tamaina handitzeko webgunea, kalitaterik galdu gabe eta distortsiorik sartu gabe. Fitxategiaren gehieneko tamaina 5 MBkoa da, eta jpg, png, gif eta bmp formatuak ditu. Sarrerako irudien gehienezko neurria 4100 x 4100 izan daiteke, eta ateratzen den irudiarentzat baimendutako gehienezko altuera/zabalera 4500 pixelekoa izango da.
Let’s Enhance
Web orri hau, adimen artifiziala erabiliz, bere jatorrizko tamaina lau aldiz handitzeko gai da, bere kalitatea hobetuz. Handitze prozesuan zehar, irudiek argitasun handiagoa izango dute iragazki bakoitzean “JPEG tramankuluak ezabatzea” funtzioari esker. Orrialdeak erregistroa behar du (Facebooken edo posta elektronikoaren bidez).
PicResize
Online tresna honekin 100 irudiren tamaina handitu ahal izango duzu aldi berean. Handitze prozesua amaitu ondoren, irudiak zip fitxategi gisa deskarga daitezke. Bere funtzionamendu benetan erraz eta intuitiboagatik nabarmentzen da, eta irudien tamaina handitzeko aukera ematen du, bai handitze-ehunekoaren arabera, bai pixel kopurua altuan eta zabalean ezarriz.
Bigjpg
Irudietan zarata modu adimentsuan murrizten duen webgunea, kalitaterik galdu gabe handitzeko. Horretarako, sare neuronala erabiltzen du, irudien marra eta kolorerako egokitutako algoritmo berezi batekin, eta, horren ondorioz, handitze efektua bikaina da. Kargatutako irudi bakoitzerako gehienezko mugak 3000x3000px eta 10Mb dira.
Sar ezazu zure iruzkina