Kaixo, KZguneako lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur paseo bat ematera joan naiz, eta parkean nerabe talde bat zegoela ikusi dut. Hau kasualitatea! Han zegoen nire iloba Maialen ere, eta agurtzera hurbildu naiz. Gaur egungo gazte guztiak bezala, mugikor baten inguruan bilduta zeuden interesgarria zirudien bideo bat ikusten. Ez dira konturatu ere egin nire presentziaz.
Maialen agurtzea izan da, eta mugikor guztiak automatikoki uztea, arrotz bat banintz bezala niri begira geratu ziren bitartean … Gazte hauek…
Smartphone-an zer ikusten ari ziren jakin nahi izan dudanean, Maialenek erantzun dit ez dakiela nola azaldu. Dirudienez, nik ezingo nuke ulertu, modan dagoen sare sozial bat omen delako non bideo laburrak partekatzen diren, eta batez ere, gazteek erabiltzen dutelako oro har.
Hau da aukera izeba modernoa naizela erakusteko. Eman dizkidan datuen arabera TikTok izan behar da derrigorrean.
Zer, asmatu al dut?
Txinan sortutako sare sozial bat da TikTok, eta izugarri ezaguna egin da mundu osoan. Bideo labur musikalak edo beste gairen batekoak erabiltzaileekin ikusi eta partekatzean datza grazia. Sare sozial guztiek bezala, txateatzeko, jarraitzeko eta jarraitua izateko ematen du.
Nik ez dut erabiltzen eta ez nau gehiegi erakartzen, baina hori ez da zer den jakin eta azkenengo berrietaz eguneratuta egoteko aitzakia.
Nola nago hain informatuta? Badakizue KZgunean doako ikastaroak daudela. Han egiten ditut ikastaroak, denak teknologia berriekin lotutakoak. Eta ez hori bakarrik, KZguneko blogean azken albisteak eta berrikuntzak ere topatzen ditut, beti egunean egoteko.
Ni bezala egin nahi duzue eta ez duzue ezer galdu nahi?
KZgunean ikusiko dugu elkar!!
Sar ezazu zure iruzkina