Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Nire lagunak txantxa txiki batekin harritzea pentsatu dut. Bideo-muntaia egingo dut eta paradisuzko hondartza batetik agurtuko ditut, inbidia pixka bat emateko. Beraz, hondartza eder bateko lamina bat jarri dut atzealdean eta bideo bat grabatu dut. Badakizue zer? Ez da ondo geratzen. Ikusi ondoren igartzen da muntaia bat dela. Beraz, KZgunearen urrutiko ikastaroa egin arte itxarotea erabaki dut, “Ikas ezazu Shot Cut-ekin bideoak ukitzen” izenekoa. Bertan, ziur nago trikimailuren bat ikasiko dudala nahi dudana eta askoz gauza gehiago egiteko.

Shot Cut bideoa editatzeko doako tresna da. Horren bidez, gure bideo-muntaiak egin ahal izango ditugu, geure baliabideak gehituz (bideoak, irudiak, soinuak, musika). Ikastaroan, aplikazioaren interfaze nagusian agertzen diren botoi eta menu guztiak sakonki ezagutuko ditugu eta gure baliabideak nola gehitu ikasiko dugu.

Gure proiektuei efektuak, iragazkiak eta trantsizioak aplikatzen ikasiko dugu, akabera ikusgarriagoa eta profesionalagoa emateko. Eta bideo-edizioan gehien demandatzen diren trikimailuetako batzuk erakusten dizkigute, besteak beste, kolore-kroma edo kolore-gako ospetsua, zeinaren bidez kolore-fondo uniforme baten ordez nahi dugun edozein bideo edo irudi jar baitezakegu. Hau da nire txantxarako behar dudana. Nire muntaia amaitu eta bidaltzeko irrikan nago, ea zer esaten duten… Bideo-edizioa interesatzen al zaizue? Gauza ikusgarri asko egin daitezke gordeta dituzuen bideo eta argazki horiekin guztiekin. Begiratu KZgunearen orrialdean eta apuntatu zaitezte.

 

KZgunean ikusiko dugu elkar!!