Nabigazioko aplikazioen artean, erreferentziazko aplikazio bihurtzen hasi da Google Maps, eta gaur KZguneatik, Maps GPS bezala erabiltzen erakutsi nahi dizugu. Googleko aplikazioa, betiko GPS-a baino gehiago erabiltzen hasi da, izan ere, zure mugikorrean instalatuta eraman dezakezunez, ez duzu beste aparailu bat gainean eraman behar.

Betiko GPS-aren arazoetako bat, eguneratzeak izan dira beti, baina Maps alde horretatik GPS eraginkorragoa izan daiteke, izan ere, Internetera konektatuta dagoenez, ibilbideak eta mapak, denbora errealean eguneratzen dira.

Gainera, gaur egungo mugikorretako pantailek gero eta kalitate hobea dute, eta aplikazioko seinaleak zehatz mehatz jarraitzeko aukera eskaintzen dute.

Denbora errealean eguneratutako mapak

  • GPS-a aktibatzeko pantailaren eskubiko aldean aurkituko duzun Joan hitzan sakatu beharko duzu.
  • Goiko aldean bi lerro azalduko zaizkizu, lehenengoan, zure kokapena jarri beharko duzu, eta bigarrenean, nora joan nahi duzun.
  • Zure kokapena ez den beste leku batetik atera nahi baduzu, kokapen hori alda dezakezu.
  • Bidaiatuko duzun garraiobidea aukeratuko duzu ondoren; autoz, oinez, garraio publikoz edo bizikletaz.
  • Jarraian, ibilbidea mapa batean urdinez markatuta azalduko zaizu.
  • Pantailaren beheko aldean Hasi aukeran sakatu eta GPS-a aktibatuko duzu.

Gainera, berritasun bezala, Google Maps-ek daramazun abiadura erakusten dizu, baita bidearen abiadura limitea ere. Honela, GPS nabigazio pantailan, abiadura neurgailuak, ibiltzen ari zaren abiadura markatuko dizu.

Abiadura neurgailua nola aktibatu

Funtzio berri honekin, bidearen abiadura limitea azalduko zaizu, eta behar duzunaren arabera, zure abiadura handitu edo txikituko duzu.

Bidearen abiadura limitea beltzez azalduko zaizu, eta zure abiadurak bi kolore izan ditzazke. Abiadura maximoaren azpitik bazoaz, zenbakia laranjan azalduko zaizu, baina abiaduraren gainetik bazoaz, gorriz azalduko zaizu.

Google Maps-en abiadura neurgailua aktibatzea oso erraza da. Aplikazioaren ezarpenetan sartu eta nabigazio ezarpenetan klik egin. Gidatze aukeretan abiadura neurgailua aktibatzeko aukera topatuko duzu.

Funtzio hau aktibatzen hasi berri da Google, beraz baliteke aukera oraindik ez azaltzea. Hala ere, azkeneko bertsioa instalatuta daukazula ziurtatu beharko duzu.

App honek eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu nahi badituzu, “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu” ikastaroan izena eman”