Uda hurbil daukagunez, oporretan pentsatzea ez da gauza arraroa. Aurten, oporrak pasatzeko etxebizitzen edo landetxen alokairuek igoera itzela izan dute.  Distantzia handirik ezin dugunez egin, aurten penintsulan barne geratzeko joera dago, hotel handiak sahiestuz. Hau dela eta, kontu handia eduki behar dugu oporrak erreserbatzeko orduan, iruzurren biktima ez izateko.

Sarean arriskuak sahiesten ikasi nahi duzu? Izena eman gure urruneko ikastaroan “Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak

 

 

Nola egiten dira izurrak?

Normalean iruzurtiek etxebizita alokairu, bigarren eskuko edo oporretarako webguneak erabiltzen dituzte beren etxebizitzak eskaintzeko. Nahiz eta web orrialdeak fidagarriak eta legalak izan, iruzurti hauek gezurrezkoak diren etxebizitzak eskaintzeko erabiltzen dituzte.

Iragarki faltsuak jartzen dituzte, beste etxebizitza baten datu edo argazkiekin eta salneurri erakargarri bat erabiliz. Modu honetan erabiltzaileen jakinmina bereganatzen dute.  Erabiltzaileak iruzurtiarekin harremanetan jartzerakoan, azken honek web fidagarri baten antzeko esteka bat bidaltzen du, baina lotura ez da bat ere fidagarria.

Iruzurrak sahiesteko aholkuak

Lehenengo eta behin, xehetasunei arreta handia izan behar diegu. Deskribapenak lasaitasunez irakur itzazu, begiratu ea ondo idatzita dagoen eta testua argazkiekin bat etortzen badatoz. Bila ezazu etxebizitza beste webgune batzuetan eta konpara ezazu ea berdinak diren.

Alokatzen duen pertsonak kanpoko web orrialde bat bidaltzen badizu, oso garrantzitsua da webgune horren helbidea ondo ikustea eta web originalarekin alderatzea. Behin web orrialdean  sartuta, oso garrantzitsua da leku ezberdinetan sakatzea edo bertan izan daitezken menuak irekitzea. Normalean, fidagarriak ez diren web orrialdeak ikusten dena besterik ez dira, eta ez dago beste leku batera eramaten dizun estekarik.

Adi egon arazoekin. Oporretako erreserba bat egitea ez da zertan zaila izan behar, maiz susmatzeko lehenengo gauza hainbat arazo edukitzea da: persona hau ez da Espainian bizi eta bitartekari bat erabiltzen du; plataformako komunikazio sistema ez dabilela ondo esaten dizu eta posta elektronikotik komunikatzea nahiago duela; …

Izan liteke erreserba egiteko aurreratze bat eskatzea. Hau normala da. Baina ordaintzerakoan kantitatea prezio guztiaren zati handia baldin bada, susmatu. Oso garrantzitsua da gauza guzti hauek kontuan hartzea, eta egiaztatzea ordainketa egin baino lehenago, zeren eta iruzurraren benetako helburua gure bankuko datuak lortzea edo dirua jasotzea da.

Zer egin dezakegu iruzur baten biktima izan bagara?

Bai iruzur baten biktima izan, bai biktima izateko zorian izan bagara, sasiezkaintza alokairua egin dugun web orrialdean zalaketa egin behar dugu. Normalean, plataforma hauek erreklamazio zerbitzu bat daukate erabiltzaileek beren zalantzak ebazteko edo iragarpen faltsuak zalatzeko. Bestalde, oso garrantzitsua da poliziak iruzurra jakin dezan, hau dela eta,  datu eta proba guztiak bildu.

 

Izena eman gure urruneko ikastaroan “Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak