Nahiz eta koloreztatzeko lana haurrentzako zerbait dela iruditu, etxeko txikiak ez direnentzako ere margotzeko eta koloreztatzeko aplikazio mugikorrak aurki ditzakegu.

Helduentzako koloreztatzeko liburuak dauden bezala, adin guztietako jendeari zuzendutako koloreztatzeko ilustrazioak dituzten aplikazio mugikorrak ere badaude.

Beraz, tarte entretenigarri bat igaro nahi baduzu, zure mugikorrean edo tabletean margotu eta koloreztatu dezakezu  jarraian gomendatzen dizkizugun aplikazioekin.

Eta margotu edo koloreztatu beharrean, marraztea gustatzen bazaizu, “Marrazteko aplikazioak” izeneko sarrera bisita dezakezu.

Zure mugikorrean edo tabletean koloreztatzeko eta margotzeko 5 aplikazio

Gaur KZgunean koloreztatzeko eta margotzeko diren 5 aplikazio interesgarri erakutsi nahi dizkizugu. Probatzera animatzen zara?

Pixel Art: Colorear por números

Zenbaki patroien bidez koloreztatzen den aplikazioa. Hau da, laukiak zenbakiekin agertzen dira; beraz, paletan koloreak aukeratzen dituzunean, zenbakiak berdinak dituzten laukiak koloreztatzen dira, pixel bakoitzeko. Aplikazioak askotan eguneratzeak egiten ditu bere galerian, egunero irudi berriekin. 3Dko objektuak ditu koloreztatzeko, eta Pixel Arteko kamera ere badu; horiekin selfieak egin ahal izango dituzu, pixelizatzeko eta nahi duzun moduan koloreztatzeko. Amaitzean, sare sozialetan parteka ditzakezu zure irudiak.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Oil Painting by Color Planet – Free Art by Number

Zenbakien araberako kolore sistema bat aplikatuz olio-pintura bat simulatuz koloreztatzen den aplikazioa. Egunero gehitzen diren irudi berriak ditu. Kolore askotariko paletak ditu eta editorearen aholkuak ematen ditu. Zure lanak sare sozialen bidez parteka ditzakezu.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Libro de colorear

Mandala-modeloak, tximeletak, marrazki bizidunetako animaliak, hontzak, loreak, landareak eta abar dituzten txantiloi ugarirekin koloreztatzeko aplikazioa. Koloretako paleta zabala eta pintzel mota desberdinak ditu, eta difuminatzeko ere balio du.

Android-erako erabilgarri

April Coloring – Oil Painting. Color by Numbers.

1000 ilustrazio baino gehiago dituen aplikazioa, zenbakiekin koloreztatzeko. Intuizioz eta interfaze errazarekin, aplikazio hau oso egokia da estresari aurre egiteko eta erlaxatzeko. Horiek amaitutakoan, olio-pinturaren sorkuntzak partekatu ahal izango dituzu lagunekin..

Android eta iOS-erako erabilgarri

Libro de colorear para mí

Koloreztatzeko tresna: mandala pertsonalizatu ugari ditu, baita 20 orrialde-kategoria baino gehiago ere, ilustrazio ugarirekin koloreztatzeko, eta 25 kolore-paleta baino gehiago, bakoitzean 8 kolore dituztenak. Paletak pertsonalizatu ditzakezu koloreak zuk nahi bezala konbinatuz. Irudiari testura desberdinak aplikatzeko aukera ere ematen du, hala nola adreiluak, ehunak, zura, etab. Aplikazioak, gainera, naturako soinu lasaigarriak ditu, koloreztatu bitartean entzun ditzakezunak.

Android eta iOS-erako erabilgarri

 

Aplikazio hauek erabili nahi dituzu? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneako  “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan