Gaur KZgunean 112 SOS Deiak aplikazioaz hitz egin nahi dizugu, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin zuzenean komunikatzeko aukera ematen dizun aplikazioa. Hobe erabili behar ez baduzu, baina, behar izanez gero, ezagutzen duzun 112ra deitzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako aplikazioa duzula gogorarazten dizugu, larrialdi-egoera batean bazaude lagundu zaitzakeena.

112 SOS Deiak

112 SOS Deiak

Nola erabiltzen da 112 SOS Deiak aplikazioa?

Botoi bat sakatuta, aplikazioak telefono dei bat egiten du 112 zenbakira, eta GPS posizioa bidaltzen du, larrialdia non gertatu den zehatz-mehatz jakiteko.

Arrazoia edozein dela ere, deia egitea ezinezkoa bada, aplikazioak aukera ematen du ahotsik gabeko sarbide baten bidez larrialdi mota ikonoen bidez hautatzeko. Lau talde hauetan sailkatuta daude: istripua, larrialdi medikoa, sua eta polizia larrialdia (lapurreta/erasoa).

4 aukera horietako bakoitzak hainbat kasuistika ditu, larrialdiaren xehetasunak zehazteko.

Adibidez, larrialdi medikoa bada, ikono batzuk dituzu, eta, horietan, honako hauek aukeratu behar dituzu: konortea galtzea, arnasa hartzeko zailtasuna, bularreko mina… Istripua bada: zaurituekin, zauriturik gabe… eta horrela 4 kasuetako bakoitzean.

Larrialdiak pertsonalizatu ere egin daitezke, homean agertuko den botoi baten bidez, errazago eta azkarrago aktibatu ahal izateko.

Gainera, aplikazioak txat bat du Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin komunikatzeko, eta, horren bidez, gertakaria konpontzen laguntzeko eskatzen dizkizuten datuak eman ditzakezu.

Nola konfiguratzen da aplikazioa erabiltzen hasteko?

112 SOS Deiak aplikazioak oso interfaze intuitiboa eta erabilerraza du. Gailuan instalatuta dagoenean, aplikazioa gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez zein hizkuntzatan bistaratuko den aukera dezakezu.

Ondoren, dagozkion eremuak bete behar dira datu pertsonalekin, hala nola, izen-abizenak, jaiotze-data, telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoa.

Datu guztiak bete eta gordetzen dituzunean, kode bat iritsiko zaizu SMS bidez, aplikazioa aktibatu ahal izateko.

Ondoren, gaixotasun kronikorik edo alergiarik duzun jakiteko datu medikoak ematen dira, eta datu horiek oso lagungarriak izan daitezke osasun-larrialdia konpontzeko. Eta, nahi izanez gero, kontaktu datuak ere eman daitezke, beste pertsona bati abisatzeko.

Datu horiek beteta, aplikazioa erabiltzen has zaitezke.

Aplikazio hori oso tresna erabilgarria izan daiteke, batez ere entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituztenentzat.

Aplikazioa eskuragarri dago Android eta iOS sistemetarako.

 

Aplikazio hau erabili nahi duzu? Instalatzerakoan zalantzarik baduzu, eman izena KZguneako  “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan