Eguneroko bizitzako gauza asko aldatu dituzte mugikorrek, eta nola ez, kirolak ere ez dira garai teknologiko honetatik aparte geratu.

Korri egiteaz disfrutatzea gustatzen bazaizu, bizikletan ibili edo paseatzera joan, gaur KZguneatik, egunero egiten duzun jarduera fisikoa kontrolatzeko ondorengo aplikazioak gomendatu nahi dizkizugu.

Kilometroak, ibilbidea eta denbora kalkulatu

Zenbat kilometro ibili dituzun, ze ibilbide egin duzun, edo zenbat denbora dedikatu diozun kontrolatzen lagunduko dizute ondorengo aplikazioek.

Strava

Kalean egin dezakezun edozein jarduera kontrolatuko dizu aplikazio honek. Distantzia, abiadura, erritmoa edo desnibelaren inguruko estatistikak eskaintzen dizkizu, eta erronka pertsonaletara apuntatu ahalko zara. Stravak ere sare sozial bezala funtzionatzen du, eta taldeko entrenamendutan parte hartu ahalko duzu.

Sport Tracker

Bluetooth bidez konektatutako pultsometro batekin zure erritmo kardiakoa monitorizatu ahalko duzu eta entrenatzen duzun bitartean ahots bidezko informazioa jasoko duzu. Datuak grafiko moduan bilduko dituzu eta zure ibilbideak konpartitzeko aukera izango duzu. Gainera, zure lagunek konpartitzen dituzten ibilbideak ere aurkituko dituzu.

Podometro

Podometrok ematen dituzun pausuak kontatzeko, erretzen dituzun kaloriak kalkulatzeko eta ibili duzun distantzia eta denbora kontatzeko mugikorreko sentsorea erabiltzen du. Aplikazioa erabiltzeko oso erraza da, eta egun bakoitzeko jarraipena egiteko aukera ematen dizu. Datuak grafiko moduan ikusi ahalko dituzu.

Sportractive

Sportractive-rekin, egun bakoitzeko jardueraren jarraipena egin ahalko duzu eta zure helburuak lortzen lagunduko dizu. Kirola egiten duzun bitartean, ibilbidea, distantzia, kaloriak, denbora, abiadura eta erritmoa bezalako aspektuak aukeratu ahalko dituzu. Gainera, zure neurriak gehitu ahalko dituzu, eta jarraipena egin.

Endomondo

Aplikazio honekin, egiten duzun ibilbide bakoitzaren jarraipena egin ahalko duzu eta ohiko datuen informazioa jaso; distantzia, denbora, erritmoa, abiadura… Aplikazio honek duen bereizgarrien artean, entrenatzen duzun bitartean, audio bidezko informazioa ere jaso dezakezula izan daiteke. Mezuak jaso eta bidali ahalko dituzu, eta zuzeneko entrenamenduak jarraitu.

RunKeeper

Ibili duzun distantzia eta denbora eta mantendu duzun erritmoaren datuak erakusten dizkizu RunKeeper-ek. Zure ariketen jarraipena egiteaz gain, aplikazio honekin zure entrenamendu guztiak sare sozialetan partekatu ahalko dituzu. Aplikazioak gainera, ibili edo korri egiten duzun bitartean argazkiak ateratzeko aukera ematen dizu.

Zure ibilbideak erregistratzen dituzten aplikazio gehiago ezagutu nahi dituzu? KZgunean “Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak” urruneko ikastaroan izena eman dezakezu