Artea gustatzen zaizu eta bidaiatzen duzunean hirietako museoak bisitatzen dituzu? Horrela bada, egoera orain nahiko zaila da bidaia bat egiteko. Baina ez diozu uko egin behar zure museo gogokoenetan ibiltzeari.

KZgunean, gaur, mundu osoko museoetan ibilbide birtual bat egitea proposatzen dizugu, etxetik mugitu gabe.

 

Bisita ezazu birtualki zure museo gogokoena

Museo askok bisita birtualak eskaintzen dituzte eta horrela, dituzten arte-bildumak zehatz-mehatz ezagutzeko. Jarraian, honako aukera hauek proposatzen dizkizugu:

Virtualmuseum.io

Webgune honek mapamundi bat aurkezten du, ibilbide birtualak eskaintzen dituzten museoak dauzkagun maparen puntu zehatzak adierazten dituena. Mapan markatutako puntu guztiek ez dituzte bisita birtualak eskaintzen; beste batzuk, ordea, museo birtualei dagozkie, eta haien bildumetako zati batzuk linean azter ditzakegu. Orrialdeak kontu bat sortzeko aukera ematen du, egon zaren museoen jarraipena egiteko.

Google Arts & Culture

Webgune honek mundu osoko museoen galerietan zehar ibilbide birtualak eskaintzen dizkigu, baita bertan aurki ditzakegun artelanen bilduma zabala ere.

Hona hemen webgune honen barruan birtualki ibil ditzakezun museoetako batzuk:

Uffizi Gallery 

Thyssen-Bornemisza 

Museo Metropolitano de Nueva York 

Museo Van Gogh 

Museo Reina Sofía

Bilboko Arte Ederren Museoa

Bilboko Arte Ederren Museoak, bere webgunearen bisita birtualean, El Greco, Zurbaran, Goya, Sorolla, Gauguin, Zuloaga, Chillida, Tapies eta Bacon bezalako artisten lanak erakutsiko dizkizu.

British Museum

Londresko Britainiar Museoak bi milioi urte baino gehiagoko artea eta historia biltzen dituen bere bilduma harrigarria birtualki zeharkatzeko modu ezberdinak eskaintzen dizkigu.

Alde batetik, Googlerekin elkarlanean sortutako tresna honen bidez, kontinenteen eta garaiaren arabera antolatutako artelan guztiekin denbora-lerro moduko bat erakusten zaigu.

Beste alde batetik, Google Arts & Culture-ri esker (gorago beste pinakoteka batzuk aipatuz irakurri duzun bezala) museo honetan ere bisita birtuala egin dezakegu.

Musei Vaticani

Webgune honek bisita birtuala eskaintzen du Vatikanoko museoetan, munduko artelanen bildumarik handienetako batzuk baititu, eta bertan areto ikusgarriak ikusi ahal izango dituzu, hala nola Kapera Sixtinoa, munduko artearen artelan ikusgarrienetako bat.

 

Eman izena KZguneako “Murgildu errealitate birtual eta areagotuan” hitzaldian. Gaur egun dauden errealitate motak ezagutuko dituzu, baita teknologia bakoitzaren gailuak eta aplikazioak ere.