Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Abuztuan gaude eta badakizue KZgunea irailera arte itxita dagoela. Nik ere egun batzuetan alde egiten dut, baina aurten ez oso urrun. 4 hilabete atipikoak izan dira, gure errutina errotik aldatu da, eta egoerara egokitu behar izan dugu. KZguneak bere zerbitzuak egokitu ditu modu ez-presentzialean eskaintzeko, eta erabiltzaileak, behintzat, ez gara bakarrik sentitu.

Urrutiko aholkularitza“-rekin, teknologiari buruzko zalantzak posta elektronikoz edo telefonoz deitu eta argitu ahal izan ditut. Zein ondo laguntza behar duzunean nori deitu izatea.

Bideokonferentzia bidezko formakuntzan” ere parte hartu dut, eta ikastaro interesgarri batzuk egin ditut. Esan behar dut aurrez aurreko prestakuntzara ohituta nengoela, baina oso esperientzia positiboa izan da.

Astean zenbait egunetan “Zuzeneko hitzaldiak” ere eman dituzte Youtuben, gai oso interesgarriekin. Ez dut bat ere galdu.

Eta, azkenik, lehendik ezagutzen nuen “Urruneko formakuntza“. KZgunearen ikaskuntza-plataformaren bidez gure etxeko erosotasunetik egin ditzakegun ikastaroen katalogo zabala daukagu.

Ikusten duzue! Gimnasia birtualeko eskolen artean, sukaldaritzako errezeta berriak probatzea eta KZgunearen formakuntzarekin ez dut aspertzeko denbora askorik izan.

Merezitako oporrez gozatu dezazuela, pilak ondo kargatuta ikusiko ditugu irailean.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!