Urteko edozein garaia da egokia liburuak irakurtzeko, eta irakurtzeko ohitura badugu, ziurrenik liburu elektronikoak irakurtzeko gailua izango dugula, edozein markakoa delarik ere. Irakurgailu eta formatu ezberdin ugari daude eta gaur KZgunean hauetarako hainbat webguneren helbideak emango dizkizuegu, zuen gailua edozelako delarik.

Amazon

Hutsik egin gabe, Amazonek doako liburuen atala dauka Kindle gailuentzako. Garrantzizkoa da doako liburuen atala Kindle Unlimited harpidetzapeko zerbitzuarekin, edo Prime Readinekin, Prime harpidetza zerbitzuarekin ez nahastea.

La casa del libro

Liburuen salmentarako plataforma honek, doako liburuen atala ere badauka nahi dugunean hauetaz gozatu ahal izateko.

Literanda

Literanda online editoriala eta liburudenda independentea da, bi helburu dituena: testu literario klasikoak txukun ezagutarazi eta autore berriak ezagutzera ematea.

ManyBooks

Hainbat hizkuntzako publikatutako liburuak daude bertan. Beren gaztelerazko atalean bilatzen badugu, doako 200 liburu baina gehiago topatuko ditugu.

Bookrix

Plataforma honetan deskargatzeko eta online irakurtzeko liburuak topatuko ditugu, eta aukera eskaintzen du idazleek euren liburuak publika ditzaten. Gazteleraz irakurtzeko liburuak nahi baditugu, “Languages” aukeran Spanish aukeratu behar dugu.

Openlibra

Espezializatutako liburuak edo liburu teknikoagoak bilatzen baditugu, hemen topatuko ditugu interesagarri izan daitezkeen liburu ugari.

Feedbooks

Beste motatako liburuen artean, jabari-publikoko liburuen saila dauka, pixkanaka handitzen doazenak. Hainbat gailurekin bateragarriak diren liburuak topatuko ditugu plataforma honetan: smartphone, tablet eta ereader-entzat.