Gutako batzurentzat telefono mugikorrak misterio bat dira (eta batzuetan gogaikarri samarrak). Ez da inolako sekretua Android mugikorrek Gmaileko kontua behar dutela, baina gutxik dakite posta elektroniko hau app batzuen segurtasun kopiak egiteko erabiltzen dela, batez ere Googleri dagozkienak.

Mugikorrez aldatzen dugunean gertatzen zaigun gauzetako bat, kontaktuak galtzea da. Androideko erabiltzaileok gaur egun kontaktuak gordetzeko hiru memoria nagusi ditugu, eta hauek mugikor batetik bestera joan daitezke edo ez, gure mugikorrak duen konfigurazioaren arabera. Memoriak hauek dira:

  • SIM txartela: kontaktuen oinarrizko informazioa gordetzea ahalbidetzen du; batez ere izena eta zenbakia. Mugikorreko operadorea aldatzen ez badugu, oso erabilgarria da.

  • Mugikorraren ROM memoria: informazio osoagoa gordetzea ahalbidetzen du (helbidea, jaiotza data, etab.). Mugikorra aldatzen badugu, datuak aurreko mugikorrean geratzen dira.

  • Lainoa (Gmaila): ROM memoriak bezala, informazio osoagoa gordetzen du. Segurtasun kopiak gordetzen baditugu eta mugikorrez aldatzean gmaileko kontu bera erabiltzen badugu, datu hauek ere mugikor berrira pasako dira.

Lehenengo modua

Segurtasun kopia hauek aktibatzeko/desaktibatzeko, mugikorraren Ajustesen kudeatzen ditugun Kontuak (Gmail, WhatsApp, Amazon…) atalean sartu behar dugu. Gure kasuan Gmaila kontu nagusia interesatzen zaigu. Hemen dago Sinkronizazioa, eta barruan, interesatzen zaizkigun appen segurtasun kopia aktibatu/desaktibatu dezakegu. Hauetako bat da Kontaktuak, gure kontaktuen datuak lainoan kopiatzeaz arduratuko dena.

Datu hauek modu egokian kopiatu direla ziurtatzeko Gmaileko Kontaktuak duen webgunean sar gaitezke, contacts.google.com helbidean. Kontutan hartu behar dugu informazioaren iraulketa ez dela bat-batekoa izaten, hala ere pare bat ordu ondoren ikusgai egon beharko lukete.

Bigarren modua

Denbora hau igarota datuak oraindik ikusiko ez bagenitu, daukagun kontaktuen appa Googlerena ez delako izan daiteke. Kasu honetan, segurtasun kopia beste era honetara egin genezake: berriz ere Ezarpenak aukeran sartuko gara, eta Google aukeran zuzenean, eta “Hacer copia de seguridad”, hemen dagoen “Crear un copia de seguridad ahora” botoia sakatuko dugu. Garrantzitsua da bertan agertzen den posta elektronikoa begiratzea, datuak bertan gordeko baitira.

Hirugarren modua

Honen ondoren oraindik ere Kontaktuetan ez badaude, beste aukera bat daukagu. Kontaktuen appak hauek inportatzeko/esportatzeko aukera izaten du. Kontaktuak appeko hiru puntuetan, edo ezarpenetan sartuta, Exportar aukeratuko dugu. Esportatzeko garaian datuak nondik hartuko dituen galdetuko digu (SIM txartela edo Mugikorraren memoria). Daukagun Android bertsioaren arabera, baliteke esportatuko diren kontaktuak zehazki adierazi behar izatea. Azkenik datu hauen azken norakoa adieraziko dugu, gure kasuan noski, Gmail korreoa izango da.

Lehenago adierazi dugun bezala, garrantzitsua da mugikorra aldatzean, aurreko mugikorrean geneukan posta elektronikoko bera erabiltzea. Aldatu aurretik, gailu zaharrean segurtasun kopia egingo dugu.Gero, gailu berria lehen aldiz pizten dugunean kontua eskatuko digu eta Internetera konektaturik bagaude, daukagun segurtasun kopia berreskuratu nahi dugun galdetuko digu. Baietz esaten badiogu, gordetako datu hauek (kontaktuak, argazkiak, egutegia…) Smartphone gailu berrian irauliko dira.

Segurtasun kopiei buruz gehiago jakin nahi duzu? Beste artikulu hauek interesgarri izan daitezke:

WhatsApp-eko elkarrizketak nola berreskuratu: 2019/06/21

Segurtasun kopiak Google Argazkiekin: 2019/05/16

Segurtasun-kopia egitea garrantzitsua da: 2017/06/30