Gaur KZgunean Telegram-eko bot-ei buruz hitz egin nahi dizugu. Baina, ezer baino lehen, badakizu zer diren bot-ak? Ziur aspaldi entzuten ari zarela Interneteko botei buruz hitz egiten. Bot bat (robot hitzetik dator) programa informatiko bat da, Internet bidez automatikoki zeregin errepikakorrak egiten dituena, giza portaera imitatuz edo simulatuz.

Bot-ak erabiltzaileekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko gai dira, hizkuntza idatziaren nahiz mintzatuaren bidez, pertsona bat balitz bezala. Webguneak arakatzeko, e-mailak bidaltzeko, edukiak sare sozialetan argitaratzeko erabiltzen dira, eta txatbot izenez ezagutzen direnak ere badaude, erabiltzaileekin txateatzen duten botak baino ez baitira, erantzun automatikoak eskainiz. Webguneetan aurki ditzakegu, hala nola online dendetan, zerbitzuaren bezero gisa egin diezazkiekegun galderei erantzuteko, edo mezularitzako aplikazioetan, Telegramen adibidez.

 

 

Nola bilatu Bot bat Telegramen

Telegrameko botak aplikazioaren barruan bertan exekutatzen diren aplikazioak dira. Hainbat eta hainbat funtzio aurki ditzakegu. Erabiltzen hasteko, Telegram-en bilatzailean @Izena bidez bilatu besterik ez dugu egin behar, eta softwarearekin interakzioan hasi, softwarea benetako pertsona bat balitz bezala erantzuteaz arduratuko baita.

Jarraian, Telegramen aurki ditzakegun bot-ik erabilgarrienen hautaketa bat utziko dizugu:

@filetobot

Hodeian biltegiratzeko zerbitzua eskaintzen du eta deskargatzeko esteka bat sortzen du beste batzuekin partekatu ahal izateko.

@pdfbot

Pdf fitxategietan gauza asko egiteko aukera ematen duen bot bat.

@TextTSBot

Testu-mezuak audio bihurtzen dituen bot bat.

@voicybot

Ahots-mezu guztiak, audio-fitxategiak eta bideo-mezuak testu bihurtzen ditu.

@mp3toolsbot

Egokia da mp3 fitxategi batean aldaketak egin behar badituzu.

@Podcast_bot

Podcastak bilatzeko bot honek Podcasting-ari buruzko informazioa eskaintzen du datu-base erraldoi batean.

@imdb

MDb zinema eta telebistako informazioa duen datu base handienetako bat da. @imdb idatzi eta filmaren izena jarri ondoren, filmaren fitxa erakutsiko da txat-ean.

@ShortUrlBot

Bot hau url laburtzaile bat da.

@QRCode Bot

QR kodeak irakurtzeko eta sortzeko diseinatutako bot-a.

@DrWebBot

Bot honek antibirus gisa funtzionatzen du, Telegramen bidez transferitutako edozein artxibo eta esteka aztertzen baititu.

 

Eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneako ikastaroan eta Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smartphone bat erabiltzen ikasi eta trebatu