Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Ni KZgunearen orrialdea begiratzen ari nintzen, eta ikusten dut berritasunen bat badagoela, agian jakin nahi duzuena.

Mini hitzaldiak dira. Hitzaldi hauek 30 minutuko formatua dute eta IKTei buruzko gaurkotasuneko gaiei buruz hitz egiten dute. Astean bitan emititzen dituzte zuzenean Youtubeko KzguneaTIC kanalean.

Gehiago jakin nahiko zenukete? KZgunearen orrian, hitzaldi bakoitzaren ordutegia eta hizkuntza kontsulta ditzakezue. Ez dago inolako inskripziorik egin beharrik, nahikoa da Interneterako konexioa duen gailu bat edukitzea.

Nik dagoeneko aurkitu dut asko interesatzen zaidan hitzaldi bat eta datorren ostegunean 11: 00etan emititzen da. Beraz, ez galtzeko, “Erantsi oroigarria” botoia sakatu dut, eta lasai ibil naiteke, Youtubek abisu emango baitit hastera doanean. Hori gutxi balitz, orain arte emandako hitzaldi guztiak KZgunearen Youtubeko “KzguneaTIC” kanalean daude eskuragarri, eta nahi dudanean eta nahi beste aldiz ikus ditzaket.

Hitzaldiez gain, bideotuorial ugari aurki ditzakezue kanal berean; beraz, ezer galdu nahi ez baduzue, harpidetza egitea gomendatzen dizuet. Nahikoa da Youtubera joan, KzguneaTIC bilatu eta “harpidetu” botoia sakatzearekin batera kanpaitxoaren ikonoa sakatzearekin.

Beraz, badakizue, ez dago aitzakiarik azkeneko berritasunekin egunean ez egoteko.


KZgunean ikusiko dugu elkar!!