Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Berri onak ditut. Joan den astean Jone KZguneko hezitzaileak deitu zidan aurrez aurreko ikastaro bat eskaintzeko itxaron zerrendan bait nengoen.

– Aurrez aurrekoa? KZgunean izango dela esan nahi duzu? – Galdetu nion hasieran sinesgogor.

Azkenean, aurrez aurreko formaziora itzuli ahal izango gara. Jakina, gaur egungo egoera dela eta, zenbait aldaketa hartu behar dira kontuan. Adibidez, ikastaroek ohi baino aforo txikiagoa izango dute, maskara uneoro eraman beharko dugu, segurtasun-distantzia mantenduko dugu eta gel hidroalkoholikoa izango dugu eskuak desinfektatzeko.

Bada, gaur izan da nire lehen eguna eta izugarri gustatu zait. Faltan sumatzen zuen ikaskideekin harremana izatea eta hezitzailea gertu izatea beti, eskua emateko. Jonek aitortzen du gu ikusteko gogoa ere bazuela (benetan esango al du?) eta errutinarekin hasteko, beraz, denak pozik.

Sinetsi al dezakezue 20 minutu kostatu egin zaigula ikastaroarekin martxan jartzea? Hezitzaile gaixoak betiko sinpatia eta pazientzia berberarekin jarraitzen du; izan ere, hainbeste denbora etorri gabe egon garenez, lehenik gauza guztiak non zeuden gogoratu behar izan dugu. Nabigatzailea, KZgunearen orria, gure posta, formakuntza-plataforma eta bati baino gehiagori ahaztu egin zitzaizkion erabiltzailea eta pasahitza, sagua ere ohi baino azkarrago zebilen…

Ez geratu etxean, begiratu KZguneko katalogoan eta apuntatu gehien interesatzen zaizuen ikastaroan. Edozein egunetan joateko deituko dizuete.

KZgunean ikusiko dugu elkar!