Zure mugikorrean jasotzen dituzun eguneratzeek zertarako balio duten askotan pentsatuko zenuela zihur gaude. Itxurazko berrikuntzarik azaltzen ez badute ere, zure mugikorraren sistema egunean mantentzen laguntzen duten aldizkako software eguneratzeak dira Android etxeak eskaintzen dizkizunak.

Segurtasuna eta pribatutasuna izaten dira gehien eguneratzen diren atalak, eta horretarako segurtasun partxeak erabiltzen dira.

Android-en segurtasun partxeak, Google-k mugikorrentzat aldizka sortzen dituen hobekuntzak dira, eta eguneratzeak gutxi gora behera, bi edo hiru hilabetero iritsiko zaizkizu.

Eguneratzea instalatu

Mugikor modelo bakoitzak bere hardware eta software propioa duenez, mugikorren fabrikatzaileek eguneratzeak modeloen arabera pertsonalizatzen dituzte. Hau da, mugikor bakoitzak eguneratze propioa jasotzen du.

Mugikorraren segurtasuna eta pribatutasuna handitzeaz gain, akatsak zuzentzen dituzte, sistemarentzako hobekuntzak sortu, optimizazioak hobetu… Izan ere, mugikorren fabrikatzaileek, eguneratzeak pertsonalizatuz, berrikuntza interesgarriak gehitzen dituzte.

  • Eguneratzea iristeko ez duzu ezer egin behar, iristen zaizunean instalatu besterik ez.
  • Aldizkako segurtasun partxeak fabrikatzaileak bidaliko dizkizu.
  • Software eguneratze bat iristen zaizunean, jakinarazpena jasoko duzu.
  • Jakinarazpena jasotzen ez baduzu, mugikorraren konfigurazioan aurkitu dezakezu.

Zure mugikorra eta zure datu pertsonalak beti seguru mantendu nahi badituzu, eguneratzeak beti instalatzea gomendatzen dizugu.

Zure mugikorraren oinarrizko funtzioen inguruan gehiago ikasi nahi duzu? “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman