Gaur egungo teknologia berriei esker, euskarak ez du zertan oztopo bat izan behar. Izan ere, itzultzaile automatikoek, ia itzulpen perfektu bat lortzeko funtzio asko eskaintzen dizkizute.

Itzultzaile automatikoetan izandako aurrerapenei esker, Modela.eus, adimen artifizialarekin garatutako itzultzailea, atzean geratu da eta zerbitzua ere bertan behera geratu da.

Hori dela eta, gaur KZgunea-tik, bi itzultzaile automatiko berriez hitz egin nahi dizugu: itzultzailea.eus, Elhuyarreko itzultzaile autonamikoa eta lingua.eus, Mondragon Linguak sortutako itzultzailea.

Itzultzailea.eus

Itzultzaileak, Elhuyarreko itzultzaile automatikoak, adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarrituta, sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galiziera.

  • App-a deskargatu eta itzultzailea mugikorrean eramateko aukera duzu.
  • Microsoft Office eta Libre Office dokumentuak itzultzeko aukera eskaintzen dizu.
  • Itzultzailea webguneetan txertatu ahal izango duzu, baita itzultzaile profesionalen tresnetan.
  • Itzultzaileak itzulpen eta datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen dizu.
  • Amaitzeko, itzultzaileak bi aukera eskaintzen dizkizu: doakoa eta ordaintzekoa.

Lingua.eus

Bestalde, Lingua Mondragon Linguako euskara itzultzaile automatikoak, gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzeko aukera eskaintzen dizu.

  • 30 formatu baino gehiagoko dokumentuak klik bakarrean itzuli ahal izango dituzu.
  • Itzulpenek zure jatorrizko dokumentuaren estiloak, irudiak eta gainerako elementuak mantentzen dituzte.
  • Lingua itzultzailea edozein informazio-sistematan integratu ahal izango duzu.
  • Itzultzen dituzun testu guztiak itzulpena osatu eta berehala ezabatzen dira.
  • Linguak hilean 500 hitzeko doako zerbitzua eskaintzen dizu. Eta bestetik, ordaintzeko harpidetzak egiteko aukerak dituzu.

Euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin, itzultzaile automatikoek testuak eta dokumentuak edonon eta edonoiz automatikoki itzultzeko aukera ematen dizute.

Itzultzaileetako bat zure mugikorrean erabili nahi duzu? Erabiltzeko orduan zalantzak baldin badituzu, “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman