Gaur KZguneatik Komoot-ari buruz hitz egin nahi dizugu, txirrindularitza eta mendia gustuko duzuenentzat pentsatutako aplikazioa da, eta zure ibilbide gogokoenak GPS bidezko segimenduarekin antolatzeko aukera eskaintzen dizu.

Aplikazioak ahots bidez gidatutako nabigazioa eskaintzen dizu, eta gainera, ibilbidei buruzko informazioa eta aholkuak, toki interesgarriak, xenda-bideak… partekatzeko gunea eskaintzen du.

Nabigazio sistemak Internetera konexio gabe funtzionatzen du, eta honela zure mugikorra GPS edo nabigatzaile batean bihur dezakezu. Mapak konexio gabe erabil ditzazkezu, eta honela, ez duzu norabidea inoiz galduko.

Pertsonalizatu, nabigatu eta partekatu

Kalean disfrutatzeko gauzak erraz jartzen dizkizu Komoot-ek. Zure ekintza gogokoena dena delakoa, jarduera ezberdinak esploratzeko aukera duzu: mendi txangoak, korrika egiteko ibilbideak, errepideko edo mendiko txirrindan ibiltzeko bideak eta hiru funtzio eskaintzen dizkizu.

  • Ibilbidea egin aurretik: Ekintza bat aukeratu behar duzu eta ikusi nahi duzuna markatzen joango zara. Honela, pasako zaren bideen eta gainazaleen informazioa jasoko duzu.
  • Ibilbidea egiten duzun bitartean: Bidea eta paisaiek eskaintzen dizkizuten bistak ez galtzeko ahots bidez nabigatu dezakezu. Ibilbideak edo mapak deskargatu ahalko dituzu, ondoren, internet gabe erabiltzeko aukerarekin.
  • Ibilbidea egin ondoren: Egindako ibilbideak gorde eta zure lagunekin partekatu ahalko dituzu. Zure momentu onenen argazkiak eta bitxikeriak partekatu, eta gustatu zaizkizun lekuak azaldu.

Betiko ibilbideak ahaztu, Komoot-ek mota guztietako ibilbideak eskaintzen dizkizu; errepidean bizikletan ibiltzeko asfaltatutako bideak, mendian MTB-arekin ibiltzeko bide estuagoak, eta mendi txangoak egiteko bide lasaiak.

Gainera, gustuko dituzun gauzen arabera abenturak pertsonalizatzeaz gain, ibilbidean zeazki izango duzun lurrazal mota ikus dezakezunez, motxilan eraman behar duzuna jakitea errazagoa izango duzu.

Komoot hainbat aparatutan erabili ahalko duzu; ordenagailuan, tabletean, mugikorrean eta erloju inteligentetan.

Komoot zure smartphone-an instalatu nahi duzu? “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” KZguneko ikastaroan izena eman