Urtero helburu berriak izaten ditugu, eta adibide ohikoenetariko bat, hizkuntza berri bat ikastea izaten da. Horregatik, gaur KZguneatik, ingelesa ikasteko aplikazio onenak gomendatu nahi dizkizugu.

Batzuetan zaila izaten da gure agendatik tarte libre bat ateratzea, baina telefono mugikorrei esker edozein une eta tokitan, hizkuntza bat ikas dezakegu.

Doako ondorengo aplikazio hauek ia kosturik gabeko zerbitzu zabalak eskaintzen dizkizute, eta zure smatphone edo tabletetik praktikatu ahal izango duzu.

5 aplikazio onenak

Duolingo

Duolingok zure maila aukeratzen uzten dizu, eta perpausak osatzeko, ahoskera praktikatzeko, eta idazketa probak egiteko aukera ematen dizu. Ariketak ondo betetzen dituzunean, mailaz pasa zaitezke, eta App-an lehiatzeko aukera ere duzu.

Interfazea koloretsua eta oso animatua da, eta haurrek eta helduek erabil dezakete. Noizean behin publizitatea gehitzen duen doako bertsio bat du, eta baita ordaintzeko beste bertsio bat ere, honek iragarkiak ezabatzen ditu eta konexiorik gabe lan egiteko ikasgaiak deskarga ditzazkezu.

BBC Learning English

BBC Learning English aplikazioa guztiz doakoa da. Aplikazioak hiztegiari eta gramatikari buruzko irakaspenak egunero mailen arabera biltzen ditu.

Ahoskera atalean, zure ingelesezko elkarrizketak lantzeko orduan zalantzak argitzen lagunduko dizu. Zuk zeuk erabakiko duzu zein programa jarraitu nahi duzun, eta horrek egunero ikasgai desberdin bat jarraitzeko aukera ematen dizu. Astero, saio bakoitza ikasgai berriekin eguneratzen da.

Lingbe

Lingbe ingelesez pixka bat dakitenentzat pentsatuta dago, izan ere, ahoskera beste pertsona batzuekin praktikatu nahi duten pertsonentzako aplikazioa da. Profil bat sortu ahal izango duzu, eta munduko beste edozein tokitako erabiltzaileei deituz zure ingelesa praktikan jarriko duzu.

Zurekin praktikatu nahi duten pertsonen deiak jasotzen badituzu, bingoak irabaziko dituzu. Bingoak zure deiak ordaintzeko erabiliko duzun txanpon birtual bat da.

Busuu

Busuuk klase baten antzeko interfazea du eta ikaskuntza atal ezberdinak eskaintzen dizkizu. Ikasgai bakoitzak hiztegia ezagutzeko aukera ematen dizu eta ariketak egin behar dituzu. Ikasgai bakoitzaren bukaeran mailaz pasatzeko aukera emango dizun proba bat izango duzu.

Komunitatearen atalean, beste erabiltzaileak lagundu ahalko dituzu, eta alderantziz. Ordaintzeko bertsio bat dago, eta bertan jatorrizko hiztunekin praktikatu ahal izango duzu, konexioarik gabe lan egin, eta ikasketa plan pertsonalizatua eskaintzen dizu.

Lirica

Lirika aplikazioa dibertigarriagoa da eta ekintza gehiago ditu. Abesti herrikoiak entzuten jolastuko duzu. Jolas hauetan, entzuten ari zarena esan edo itzuli egin beharko duzu. Aplikazio gomendagarria da ingelesaren nolabaiteko ezagutza baduzu, ez baitizkizu gramatika edo hitz berriak irakasten.

Ordaintzeko bertsioak musika bideo eta abestiekin ikasgaiak lortzeko aukera ematen dizu, baita perpausak antolatu eta itzulpenak egiteko aukera ere.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure mugikorra erabiltzen ikas ezazu