Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Nik Iñakirekin topo egin dut KZgunetik zetorrela. BakQ sinadura digitala ateratzera joan dela esan dit. Badirudi udalarekin izapideren bat egiteko behar duela. Nik aspalditik daukat eta koordenatu batzuekin funtzionatzen du, baina Iñakik esan dit koordenatu horiek zer diren ez dakiela berari SMS mezu bat iristen zaiola ordea. Zein arraroa. Aldaketarik izango zen? Jakin dezagun!

Nola ez, KZgunera jo dugu galdetzera. Bertan, Jone azken nobedadeen berri ematen digu. Dirudienez, orain ez da BakQ ziurtagiriarekin itsasontzi-jokorik ematen. Horren ordez, gure NANarekin eta pasahitzarekin identifikatu ondoren, SMS kode bat iritsiko zaigu telefonora.

Orduan? Itsasontzi-jokoa dugunok ezin dugu ziurtagiria erabili?
Jonek dio bi sistemek elkarrekin biziko direla eta berdin balioko dutela gu identifikatzeko. Bakoitzak daukana erabili beharko du.

Ondo pentsatuta, ni desastre samarra naizenez, momentuan iristen zaidan SMS kode batekin identifikatzearen edo itsasontzi-jokoa erabiltzearen artean, erosoagoa iruditzen zait sistema berria. Beraz, Joneri esan diot SMS sistemara pasatzea gustatuko litzaidakeela. Posible al da?

Posible da, bai! Izenperen orrian sartu eta “kudeaketa-tresnak” atalean sartu besterik ez da egin behar. Handik, BakQ atalean sakatuko dugu, eta, identifikatu ondoren, Itsasontzi-joko-tik SMS-ra aldatzeko botoi bat izango dugu eskura.
Minutu gutxi barru aldaketa eginda daukagu.

Eta zuek? Orain, badakizuenez, aldatu ere egin dezakezue, nahi baduzue.

KZgunean ikusiko dugu elkar!!