Gaur egun, Instagram aplikazio ezagunenetako bat da, eta ohikoa izaten da erabiltzaileok bertan denbora asko pasatzea.

Horregatik, gaur KZgunea-tik, Instagram erabiliz egunean igarotzen duzun denbora kontrolatzeko aukera ezagutarazi nahi dizugu.

Aplikazioak berak, egunean zenbat denbora erabiltzen duzun eta bertan denbora gehiegi pasatzen ari zaren egiaztatzeko aukera eskaintzen dizu.

Instagram irudiak eta bideoak partekatzeko erabiltzen da eta smartphone edo tabletetik erabiltzeko diseinatuta dago. Aplikazioaren erraztasunak eta erabilerraztasunak zerikusi handia dute bere arrakastan.

Instagram Stories-ekin 24 ordutan desagertzen diren bideoak edo argazkiak argitaratzeko aukera ere ematen dizu, baita Instagram Direct-ekin zuzeneko bideoak emititzeko aukera ere.

Kontrol integratuko funtzioa

Smartphone berak ere sakeleko telefonoaren aplikazioetan pasatzen duzun denbora kontrolatzeko tresnak eskaintzen dizkizute, baita aplikazio jakin batean erabiltzen duzun denbora mugatzeko aukera ere.

Instagram-ek tresna integratua eskaintzen dizu, aplikazioan egunero zenbat denbora erabiltzen duzun erakusten dizuna.

  • Instagram ireki eta zure profileko argazkian sakatu.
  • Hiru marra horizontaletan sakatu eta konfigurazioa ireki.
  • Zure kontua aukeratu eta zure jarduera sakatu.

Aplikazioak, bertan egunero eman duzun denborarekin grafiko bat erakusten dizu. Gainera, oroigarri gisa, erabilera muga bat jarri ahal izango duzu, eta ezarri duzun denbora muga igaro ondoren abisu bat jasoko duzu.

Zerbitzuaren helburu nagusia, aplikazioan ematen duzun denboraz jabetzea da.

Kontrolatzen lagunduko dizu, gero bertan pasatzen duzun denbora murrizteko.

Instagram sare sozialari buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman izena urrutiko ikastaroan: “Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak