Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Nik Juan Mari topatu dut, aspaldi ikusi ez dudan lankide ohia. Esan dit azkenean erretiratu dela eta dilema bati aurre egin behar diola, orain denbora soberan daukala hain zuzen ere. Zer egin aisialdiarekin?

Ez al da bitxia denbora librea izateko irrikan gaudela eta lortzen dugunean ez dakigula nola erabili? Egia da urte askotako lan-errutina baten ondoren kosta egiten dela ohitzea, baina behin gozatzen ikasten duzunean ez dago hutsune librerik gure agendan. Juan Marik esan dit paseatzen hasi dela, denbora gehiago ematen duela sukaldean eta errezeta berriak ikasten, eta mugikorra eta teknologia berriak erabiltzen ikasteko aprobetxatu nahiko lukeela.

Teknologia berriak aipatzea eta automatikoki galdetzea izan da:

– Ezagutzen al duzu KZgunea? – Eta ez duela ezaguntzen erantzun dit. Nire txanda da orain, oraintxe azalduko dizut eta eguneratuko zaitut.

Kontatu dizut nola KZgune bat aurki dezakegu gure lurraldeko ia edozein herri/hiritan. Esan diot, halaber, Interneterako konexioa duten ordenagailuak dauzkagula eskura gure nabigatzeko, kontsultak egiteko eta dokumentuak inprimatzeko.


Eta azkenik, gehien gustatu zaiona
ikastaro pila duen katalogoa eta horiek egiteko modu desberdinak dira. Aurrez aurrekoak, urrutitik eta bideokonferentzia bidez. Eta hori guztia doan.

Berez, pozgarria izan da Juan Mari KZgunera laguntzea, jakinda lagunduko diotela eta nik egin dudan bezala probetxu guztia atera ahal izango diola.

Eta zu? Ba al dakizu KZgunea oraindik ezagutzen ez duen norbait? Ez utzi partekatzeari!

KZgunean ikusiko dugu elkar!