Hasi aurretik, galdera batzuk: Zenbat notifikazio jasotzen dituzu egunean zehar? Erabilgarri suertatzen zaizkizu, hau da, kasu egiten diezu? Internet-en sartzen garen bakoitzean, egunean zehar publikatzen dituzten albisteen berri eman nahi diguten web gune ezberdinak saihesten ibili dugu. Edo email bat, WhatsApp mezu bat… jasotzen dugun oro ere notifikazio bat jasotzen dugu. Egunean zehar jasotzen ditugun abisu guztiei kasu egiten ibiliko bagina, ez genuke beste ezertarako astirik izango.

Gaur, KZgunean, notifikazio hauek Android gailuetan nola desaktibatzen diren azaldu nahi dizuegu gehiago azaldu ez daitezen, app edozein delarik ere.

Ondoren erakutsiko dugun ariketan Google Chrome erabiliko dugu adibide gisa, nahiz eta pausu hauek edozein app-etan erabili daitezkeen.

Desaktibazioa egiteko adibidea:

  1. Lehendabiziko pausua gailuaren Ezarpenak atalean sartzea da.
  2. Bertan, Aplikazioak kudeatzeko aukera topatuko dugu. Kasu batzuetan, gailuan ditugun aplikazio guztien zerrenda agertzen da, beste batzuetan aldiz, “Guztiak” atala bilatu beharko dugu.
  3. Jakinarazpenak ezeztatu nahi dizkiogun aplikazioa topatu ondoren, bertan sakatuko dugu.
  4. Jakinarazpenak atalean sartuta, Erakutsi jakinarazpenak botoia desaktibatuko dugu.
Apparen jakinarazpen guztiak desagertarazteko botoi hau desaktibatu.

Apparen jakinarazpen guztiak desagertarazteko botoi hau desaktibatu.

Lehenago adierazi bezala, pausu hauek notifikazio abisual ematen dituen edozein app-etan egin daitezke.

Zure Android gailua etxeko erosotasunetik eraginkortasunez erabiltzen ikasi nahi duzu? Ez pentsatu gehiago! Eman izena ‘Android Sistema Eragilea‘ izeneko urrutiko ikastaroan.