Gaur KZguneatik, Radar COVID aplikazioaren berri eman nahi dizugu, koronabirus bidezko kutsadurez ohartarazteko eta birusaren hedapena prebenitzeko app-a.

Zerbitzuak mugikorraren bluetooth-a erabiltzen du, eta diagnostiko berri baten aurreko 14 egunetan kutsatutako pertsona batengandik bi edo hiru metro baino gutxiagora egon zaren jakinaraziko dizu.

Ez du geolokalizazioa erabiltzen, eta ez du datu pertsonalik jasotzen. Aplikazioak zenbakiak esleitzen dizkie aplikazioa borondatez instalatu duten herritarrei, eta infektaturen baten ondoan egon baldin bazara, osasun-agintariekin harremanetan jarri behar duzula ohartaraziko dizu.

Radar COVID nola funtzionatzen du

Aplikazioak 15 minutuz bizpahiru metrora infektatu batekin egon zaren jakinaraziko dizu, hau da, eskuzko aratzaileek kontaktu estua nor den erabakitzeko jarraitzen dituzten irizpide berak jarraitzen ditu aplikazioak.

  • App-a deskargatu behar duzu, zure Bluetooth-a aktibatu eta birusarekiko esposizio maila ikusteko maiz bisitatu.
  • Kutsatuz gero, aplikazioak kontaktuarekiko esposizioa zein egunetan gertatu den adierazten dizu, baina ez du erabiltzailearen nortasuna adierazten, ezta esposizioa zein unetan edo tokitan gertatu den ere.
  • Jakinarazpena jaso ondoren, aplikazioak prebentzio eta laguntza neurriak hartzeko informazioa emango dizu.
  • Aplikazioak erabiltzaileen segurtasuna eta pribatasuna bermatzen dizkizu, eta beraz, ez dizkizu izena, ez telefono zenbakia, ezta posta elektronikoa eskatuko ere.

PCR bat egin ondoren, COVID-19aren diagnostiko positiboa jasotzen baduzu, zuk zeuk erabakiko duzu, zure baimena eman nahi duzun jakinarazpen anonimoa bidali ahal izateko.

Positibotasun informazioa emateaz gain, Osakidetzak SMS bidez kode bat bidaliko dizu, eta informazio hori partekatzea erabakitzen baduzu, jasotako kodea aplikazioan sartu beharko duzu.

Radar COVID Android eta iOS telefonoentzat eskuragarri dago, eta Google Play edo App Store-tik deskarga dezakezu.

Aplikazio hau erabiltzen hasi nahi duzu? Instalatzeko orduan zalantzak badituzu, “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman