Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Egun osoa mugikorrari itsatsita ematen duen gazte guzti horiei erreparatu diozue? Pantailatxoari begira eta ezeri eta inori erreparatu gabe. Azkenean, ni ere berdina naizela aitortu behar, gaztea izan ezik.

Azalduko dizuet. Aste batzuk daramatzat nahiko aktibo Instagramekin, egia esan, asko gustatzen zaidan sare sozial bat da, eta horri etekina ateratzen diot. Bada, nire lagunak eta senideak ere konturatu dira horretaz, eta kezkatu egin dira denbora gehiegi pasatzen dudalako mugikorrari itsatsita.

Badirudi dagoeneko esan didatela askotan, baina ez diet kasu handirik egin. Beraz, IƱaki KZgunearen blogean egon da begira, eta artikulu bat aurkitu du, non azaltzen den nola begiratu behar diogun gure jarduerari Instagramen, eta niri erakustera etorri da. Nahikoa da gure profileko argazkian sakatu eta handik hiru marra horizontaletan sakatzea gure jarduerarako sarbidea izateko. Han egiaztatu ahal izan dudanez, aitortu ezinezko denbora-kopuru bat eskaini diot sare sozial honi…

Azkenean bi gauza ikasi ditut. Sare sozial bati lotzea dirudiena baino errazagoa dela, eta lagun onak izateko zortea dudala.

Eta zuek? Denbora gehiegi pasatzen al duzue teknologiekin?

KZgunean ikusiko dugu elkar!!