Gaur KZgunea-tik Twitterreko Fleet-en berri eman nahi dizugu. Hauek, Instagrameko historioen alternatiba bat izan daitezke.
Twitterreko Fleet-ak argitaratu eta 24 ordura desagertzen dira. Pantaila osoko formatua dute, eta argazkiak, bideoak edo testuak izan daitezke. Unean uneko ideiak edo gogoetak partekatzeko balio dezakete.
Fleet-en eta Tweet-en arteko aldea zera da, ezin direla atzera bota, ezin zaiela Gustatzen zait eman, eta erantzun publikoetara irekita ez daudela. Hala ere, mezu pribatu bidez erantzun ahal izango dizute.
Zure jarraitzaile guztiek ikusi ahal izango dituzte, edo zure profilean sartu eta zure profil argazkian klik egiten duen edonork. Egile gisa, beti jakingo duzu nork ikusi duen argitalpen horietako bakoitza.
24 ordutan desagertzen diren argitalpenak
Zerbitzua Twitterreko Android eta iOS mugikorreko aplikazioan agertzen da bakarrik. Zure Tweet-en pribatasun konfigurazio bera dute, hau da, zure argitalpenak babestuta badaude, Fleet-ak ere hala egongo dira.
- Ezkerreko Gehitu botoia sakatu, eta zure multimedia edukian sartzeko edo mugikorreko kamera erabiltzeko baimena onartu beharko duzu.
- Galeriatik edo zure kameraren bidez, testuak, argazkiak edo bideoak partekatu ahal izango dituzu.
- Argitaratu nahi duzun eduki mota aukeratzen duzunean, edizioaren pantailara joango zara eta behin bukatuta, argitaratzeko, Fleet sakatu beharko duzu.
Gainera, Fleet bat Tweet baten moduan partekatu ahal izango duzu, eta Tweet bat ere partekatu ahal izango duzu zure Fleet batetan.
Zure Fleet-ak kontsultatzen dituzunean, nork ikusi dituen ikusi ahalko duzu. Informazio hau, pantailaren behealdean agertuko zaizu, eta izenak sakatu ahal izango dituzu. Bertan, ikusi duten erabiltzaileen zerrenda osoa agertuko zaizu.
Beste pertsona batzuen Fleet-ak begiratzean, iruzkinak bidali ahal izango dizkiezu, baina horiek ez dira publikoak izango, eta mezu zuzen gisa jasoko du.
Sar ezazu zure iruzkina