Instagram bezalako sare sozialen aplikazioen segurtasuna oso garrantzitsua da. Horregatik,gaur KZgunea-tik, segurtasuna eta pribatasuna modu errazean kudeatzeko tresnei buruzko informazioa eman nahi dizugu.

Izan ere, norbait zure kontuan baimenik gabe sartzearen beldur izan zaitezke, eta norbait zure kontuan sartu dela sumatzen baduzu, hasitako saioak ikusteko aukera duzu.

Hasitako saio guztien erregistroa gordetzen du Instagram-ek. Saio bakoitza zer ordutan hasi den, zer gailu erabili den eta non hasi den erakusten dizu.

Segurtasuna eta pribatasuna Instagram-en

Zure baimenik gabe sare sozialean norbait sartu den jakiteko, ondorengo urratsak jarraitu behar dituzu:

  • Instagram ireki eta zure profileko argazkian sakatu.
  • Hiru marra horizontalak aukeratu eta Konfigurazioa eta Segurtasuna aukeratu.
  • Jarduera eta saioaren hasiera atala aukeratu, eta ez dagokizun saio aktiboren bat dagoen egiaztatu.
  • Baten bat badago, saioa itxi sakatu.

Tresna oso sinplea da, eta zure kontuan hasitako saioak jakiteko aukera ematen dizu. Saio bakoitzaren xehetasunekin, zureak ez direnak identifikatu ahal izango dituzu. Zurea ez den saioren bat baldin badago, informazio hori berretsi eta saioa itxi ahal izango duzu.

Zure kontu pribatuetan sar ez daitezen eta segurtasuna hobetzeko, pasahitz berri bat sor dezakezu. Honek, zure baimenik gabe inor ez sartzen lagunduko dizu.

Instagram sare sozialari buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman izena urrutiko ikastaroan “Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak