Argi dago azken urte honetan ordenagailuak, smartphone-ak eta tablet-ak erabiltzen emandako bataz-besteko denbora handitu egin dela. COVID19-ak eragindako urruntze sozialari aurre egin ahal izan diogu teknologia berri eta digitalei esker. Gainera azkar onartu behar izan dugu senide eta lagunekin mantentzen genuen gertuko harremana, fisiko izatetik digitala izatera pasa behar zela.

Denbora guzti honetan, bideodeiak etxe bakoitzeko aliatu preziatuenetakoak izan dira, jarduera sozialak burutzeko aukera emanez. Hala nola, online bidezko urtebetetzea ospatu edota lanarekin edo hezkuntzarekin loturiko jarduerak gauzatu.

Bideodeiaren arrazoiaren arabera, aplikazio desberdinak aurki ditzazkegu publiko edo lan zehatz bati zuzendutakoak. Horregatik oraingoan, pandemiaren hasieratik hona bideodeiak egiteko gehien erabili izan diren 5 aplikazioak ekartzen dizugu:

HOUSEPARTY

2016an sortutako aplikazio multiplataforma, helburu nagusitzat du 8 pertsona bideodei berean elkartzea.  Elkar-eragiteko aukera da eskaintzen duen ezaugarririk bereizgarriena. Izan ere, irudi eta soinuaz osatzen diren bideodeiak eskaintzeaz gain, aplikazio honek elkarrekin jolasak egiteko aukera ematen dizu, Trivia (Trivial-en parekoa), Chips & Guac, Quick Draw (Pictionary-ren parekoa) o Heads Up.

Nahiz eta 2016-an kaleratua izan, bere ospea ez zen heldu COVID-19aren derrigorrezko konfinamendua iritsi zen arte. Mundu osoan 17 milioi aldiz baino gehiago deskargatua izan ondoren, Webby Award 2020 saria jaso zuen “Eztanda soziala”-ren arrazoiaz. Hala ere, bere ospea jaisten hasi zen Houseparty hackeatua izan zelaren konfirmatu gabeko zurrumurru baten ostera.

ZOOM

2016an merkatura atera zen bideodeiak egiteko aplikazioa da. 100 persona batera konektatzeko aukera ematen du, 45 minutuko denbora-mugarekin. Erabiltzaile ohikoenak Zoom erabiltzen dute arrazoi akademiko edo profesionalekin. Doako erabilpena eskainiz, aplikazioak bilerak errazten ditu, pantaila edo fitxategi digitalak denbora errealean partekatzeko aukera emanez.

JITSI

Zoom bezala, Jitsi ere eremu akademiko eta profesionalean askotan erabiltzen den bideo-deiak egiteko aplikazioa da. Aurrekoan ez bezala, aplikazio honek ez du parte-hartzaileen mugarik, eta bere zerbitzuaren baitan ez du softwarerik edo aldez aurreko erregistrorik behar. Hau da, soilik esteka edo gala-izen batekin izan dezakezu edozein elkarrizketarako sarbidea; hala ere, gelan pasahitzak jartzeko aukera ere badago, ezezagunei sarbidea galarazteko. Gainera, bilerak mantentzeko erraztasunetan, eskua altxatzeko tresna eskaintzen dute ordenean hitz egiteko. Pantaila eta fitxategi digitalak partekatzeko aukera ere badu.

DISCORD

Discord 2015ean sortutako doako aplikazioa da, bideodeiak eta txata egiteko aukerarekin. Bideo-jokoetako jokalariek maiz erabiltzen duten zerbitzua da, bideodeiak (edo deiak) mantentzen diren bitartean streaming bidezko jokoak egiteko aukera ematen baitu. Irudiaren kalitatea nahiko eskasa izan arren, ahots kalitate handia du eta gutxieneko baliabideen beharra eskatzen du.

SKYPE

Hemen aurkezten diren aplikazioen artean Skype da ibilbide luzeena duen aplikazioa, 2003tik baitarama merkatuan. Gaur egun, Microsoften jabetzakoa da eta deiak, bideodeiak edo testu bidezko elkarrizketak egiteko aukera ematen du. Banaka edota taldeka egin daitezke, gehienez 50 pertsonarekin. Zerbitzu honen ezaugarri nagusiena munduko edozein lekutara segurtasun eta bideo kalitate handiarekin deitzeko aukera da.

Skype eta bideokonferentziako beste tresna batzuk erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman izena KZgunearen “Komunikazio ez presentzialerako tresnak” izeneko urrutiko ikastaroan.