Teknologia gure egunerokotasunean gero eta gehiago agertzen den garai honetan, oso ohikoa da pdf hitza entzutea.

    Baina zer da pdf bat? Nola sortzen dira?

Pdf fitxategiak izenaren atzean pdf luzapena dutenak dira. Formatu hau, 90eko hamarkadaren hasieran sortu zuen Adobe Systemsek, baina beranduago, Interneten hedapenari esker ezaguna egin zen. Portable Document Format, pdf laburtua, ingelesez dokumentu eramangarria esan nahi du.

Zergatik da hain ezaguna pdf formatua? Batez ere, dokumentu batetik pdf fitxategi bat sortzean denean dena berdin-berdin ikusten delako.

Pdf-ak dokumentuaren ezaugarriak bere horretan mantentzen dira, iturriak, irudiak eta jatorrizko dokumentuen maketazioa berdin gordetzen ditu. Beste dokumentu edo irudi batzuetatik pdf fitxategi bat sortzean, dena berdin-berdin ikusten da. Adobe pdf fitxategiek jatorrizko fitxategiko datu guztiak gordetzen dituzte. Beste testu-dokumentu batzuetan ez bezala, beste erabiltzaile bati bidaltzen dizkiozunean parrafoak nahasten dira, orriak desordenatzen dira, karaktere irakurgaitzak erakusten dituzte, pdf testu-fitxategiak ez du formatua galtzen. Mezuaren hartzaileak igorleak bidalitako mezu bera jasotzen du.

Pdf fitxategiek programa espezifikoak behar dituzte haiek ireki ahal izateko; beraz, pdf fitxategien bisoreren bat izan beharko dugu gure gailuan ikusi ahal izateko. Pdf artxiboen bisorerik ezagunena Adobe Acrobat Reader da, dohainik lor dezakeguna.

pdf

Baina, nola sortzen dira pdf fitxategiak? Gero eta gehiago dira euren fitxategiak pdf formatura esportatzeko gai diren programak, adibidez Libreoffice, Microsoft Office.

Fitxategiak PDFra esportatzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Ofimatika tresnak: Libreoffice” ikastaroan, ez galdu aukera!