Kaixo, KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Oporrak prestatzen ari naiz. Aurten bidaia on bat egingo dut, beste urte batzuetan baino pixka bat obeago ahal bada diru pixka bat aurreztu baitugu.
Iñakiri Europan zehar ibilbide bat egingo dugula esan diodanean, berehala kezkatu da libre zirkulatzen utziko ote diguten. Osakidetzaren orrian begiratuko dut Covid pasaporte ospetsua lortzeko. Nirekin eramanez gero, alferrikako itxaronaldiak saihestuko ditut, eta ez didate test osagarririk eskatuko Europako herrialdeetan ibiltzeko.
Osakidetzaren orri nagusian bilatzaile bat dago goiko aldean, eta edozein termino kontsulta dezaket bertan. “Pasaporte Covid” tekleatzea bezain erraza da, bilatu sakatzea eta emaitzak berehala ateratzen zaizkit. Pasaportea eskatzeko esteka lehen postuan agertzen da, beraz, ez dago galtzerik.
Bertan, gure ziurtagiri digitala erabiliz pasaportea deskargatzeko aukera eskaintzen zaigu. (BakQ, izenpe txartela, etab.), edo nahiago badugu, gure osasun-txartelaren datuak sartuta ere eskura dezakegu. Nik lortu dut!
Oraintxe bertan Iñakiri deitu eta ez kezkatzeko esango diot. Covid pasaportearekin ez dut arazorik izango eta, gainera, deskargatzera animatuko dut oso erraza baita.
Eta zuek? Proba ezazue deskargatzen, eta zalantzarik baduzue, badakizue KZgunean laguntza eskatu dezakezuela.
Sar ezazu zure iruzkina