KZgunean askotan azaldu dugun bezala, gaur egun teknologia digitalen aroan bizi gara eta horrek informazioaren etengabeko fluxua dakar. Informatuta bizi gara eta informatzen dugu Interneten eta sare sozialetan aurkitzen ditugun informazio-iturriei esker. Baina, gelditu al gara noizbaiten pentsatzera noraino den fidagarria aurkitzen dugun informazio hau?
Horregatik, gaur Birdwatch herramintari buruz hitz egingo dizugu, Twitterrek sortutako tresnari buruz eduki faltsuak detektatzeko hain zuzen ere. Twitter sare sozial gisa, informazio-iturri handia da, eta helburu askorekin erabil daiteke. Adierazpen-askatasunak adibidez, esangura handia du guzti honetan. Bada, zure auzoko denda berri baten irekierari buruzko iritzia emateko aukera emateaz gain, posible da horri buruzko memeak egitea, eta baita gai serioagoei buruzko adierazpen ofizialak argitaratzea ere. Hain da handia sare-sozial honen komunikatzeko boterea erabiltzaileen txio sinpleek polemika handiak zabaldu dituztela, horren artean iruzurrak eman dira eta baita espetxeratzeak ere.
Ondorioz, Twitterrek Birdwatch tresna sortu zuen albiste faltsuak edo fake news izenekoak kontrolpean izateko. Aplikazio honen ezaugarri nagusia da erabiltzaileek berek identifikatzen dituztela gezurrezkoak izan daitezkeen txioak. Hala ere, Birdwatch-ek ezin ditu mezu horiek ezabatu, eduki faltsu edo engainagarri bezala etiketatzen ditu eta jatorrizko mezuarekin batera informazio-ohar gisa agertzen da. Ondoren, gainerako erabiltzaileek ere ohar hauek ebaluatu ahal izango dituzte, eta modu honetan komunitate osoaren artean adostasun eta elkartasun handiago bat lor daiteke.
Laburtuz, Birdwatch-ek txio jakin batzuei testuinguru zabalago bat eskaintzen diete, eta horrela, hauek ezabatu ezean ohar bat izango dute beste ikuspuntu bat gehituz. Gainera, tresnaren zentzua gehiago barne hartzeko, ohar edo iruzkin bakoitzaren zergatia argudiatu behar da, argudio horren egiazkotasuna frogatzen duen estekaren bat eransteko aukera izanik. Era berean, txio batek Birdwatch-en nota bat izateak ez du esan nahi irismenean, ikuspenean edo algoritmoan aldaketarik izango duenik.
Hala ere, nahiz eta aplikazioa eskuragarri egon edozein erabiltzailerentzat, Birdwatch-ek oraingoz Estatu Batuetako erabiltzaileei soilik oharrak sortzeko baimena baino ez du ematen. Probaren sortzaileek proba pilotu hau gainditu eta ekintza eremu geografikoa zabaltzea espero dute, app-ak funtzionatzen duen ala ez kontuan ikusita. Helburua da erabiltzaileei konfiantzazko boto bat ematea da eta baita gutxieneko zaintzak izateko motibazioa piztea ere.
Aurrekoa kontuan hartuz, esan genezake Birdwatch “elkarlaneko tresna” kontzeptuarekin bat egiten duela ezagunak ditugun beste herraminta batzuekin batera, hala nola Wikipedia, Google Drive edo Dropbox.
Sar ezazu zure iruzkina